PONPEIARREN DIETA ABERATSA (ETA BITXIA)

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-03-20 19:02

 

Nagore Irazustabarrena

ARGIA, 2400. alea
2014-01-26
 
(Arg: Paul Vlaar)
(Arg: Paul Vlaar)

Cincinnatiko (AEB) Unibertsitateko arkeologo talde batek orain arte aztertu gabeko Ponpeiako eremu bat induskatu berri du, Porta Stabia inguruan. Hogei bat saltokik osatzen dute eremua. Denda horietako gehienek janaria eta edaria saltzen zuten, eta sukaldeetako, zaborretako zein iraizkinetako arrasto mineralizatuak aztertuz, Vesubiok eztanda egin zuenean ponpeiarrek zer jaten zuten ondorioztatu ahal izan dute arkeologoek.

Eliteek Italiar penintsulaz kanpotik inportatutako luxuzko produktuak kontsumitzeko aukera zuten: itsaskiak, espeziak... baita jirafa haragia ere.

Baina bitxikeriak bitxikeria, herritar xeheen dietak harritu ditu gehien ikerlariak. Zerealak, fruta, intxaurrak, olibak, dilistak, arraina... Dieta anitza eta osasungarria zuten. Cincinnatiko Unibertsitateko Steven Ellisen esanetan, “Erromatar Inperioko herri xeheaz orain arte izan dugun irudia aldatu behar dugu. Ez ziren ahi plater batengatik mokoka aritzen ziren koitaduak; Ponpeiako herritarrek behintzat pentsatu baino bizi maila hobea zuten”.


Utzi iruzkina: