MARI DOMINGI

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2014-12-21 20:33

BERRIA, 2014-12-19 / Angel Erro

Sare sozial ireki batean Josu Lezametak (@jozulin), Olentzero ile zuridun garbi distirant bat ikusten duen bakoitzean, benetako Olentzerok aho beltz zikinetik mozkor korrokada bat botatzen duela idatzi du. Askok jarraitu diote, irudimenari eragiten (umeen aurrean puzkerrak botatzen ditu, taberna barruan pipatzen du, edo viceversa, euskalkian mintzo da…). Benetako Olentzeroren irudian hasi naiz pentsatzen. Olentzero —badaezpada diot— benetan existitzen ez denez, gainean jartzen dizkiogun benetakotasun ezaugarriek beste zerbait adierazi behar dute. Akaso euskaldunok euskalduntasunaz dugun edo eman nahi dugun irudia proiektatzen dugu haren bitartez: natural-naturalarena.

Azken urteotan gehitu zaion beste ezaugarri batek ere, Mari Domingik, asko esaten du gutaz. Sexuen arteko parekotasunak Olentzerori emakume bat ondoan jartzera eraman du. Emaztea eman diote (inkongruenteki XVI. mendeko jantziekin, Nafarroako erresuma, you know), baina asmo oneko keinuak emakumearen bigarrentasuna eta heterosexualitate ustekizuna baino ez du indartzen. Irudi hori ere ez dugu eman nahi.

Nafarroako egunkari batean Mari Domingi nola definitzen duten, konponbide saioa izan daiteke: amiga de Olentzero, eta denok adiskide.


Utzi iruzkina: