Zuek, zergatik ez?

No profile photo Noizbait | 2009-02-18 18:15

Iepa kuxkuxeroak!

Blogen berri entzuna nuen, baina neuk bat izatea ez nuen sekula pentsatu. Noizbait sortzearen arrazoia? Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslea izatea (Huhezi fakultatea, Eskoriatzan) eta bigarren lauhilekoan Web 2.0 gaiari eutsi izana, besteak beste.

Orain hutsik dagoen orri honi, bizia ematea da nire helburua, eta zuek entretenitzea ere bai, asko eskatzea ez baldin bada behintzat.

Honez gain, irakurtzen ari zareten (ari baldin bada inor) guztiok, zeuon bloga sortzera gonbidatzen zaituztet...Zergatik ez?

Laster izango duzue nire berri...bai horixe!


Utzi iruzkina: