ZURUKUAINGO AROA UPATEGIRA BISITA

mintzalaguna_hondarribia 1456151592936 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-05-23 12:29
1

mintzalaguna_hondarribia 1495539514243

Martxoan Lindurenborda sagardotegian egin zuten bat lehengoz Hondarribiko mintzalagunek Bortziriak eta Malerrekako, Iruñerriko eta Izarbeibarko mintzapraktika taldeetako kideekin. Esperientzia ederra izan zen eta maiatzean errepikatzeko aukera izan dugu. Zurukuaingo Aroa upategia bisitatzera joan ginen elkarrekin Maiatzaren 13an.

22 lagun elkartu ginen eta giro ederrean pasa genuen eguna. Hasteko, Upategia ezagutzeko aukera eskaini zigun Txumak, bertako komertzialak; Upategiaren kokalekuaren berri eta honek egiten duten ardoan duen eraginaren inguruko azalpenak eman zizkigun, eta beraien lan egiteko moduaz ere hitz egin zigun, ardo ekologikoa izatea zer den, erabiltzen dituzten legamiak... Ardoak dastatzeko aukera ere izan genuen eta bisitari bazkari goxo-goxo batekin eman genion amaiera. Bazkal ostean autobusa hartu eta Lizarrara gerturatu ginen Ega Festaren antolaketan lanean zbiltzan mintzalagunei bisita egitera. Lagun artean, giro ederrean igaro genuen eguna.

 

 

 


Utzi iruzkina: