MINTZAEGUNA 2017 DERION

mintzalaguna_hondarribia 1456151592936 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-05-23 15:52

mintzalaguna_hondarribia 1495548517338

Ekainaren 3an Derion izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune den Mintzaeguna.

 

Maiatzaren 26a baino lehen eman behar da izena mintzalaguna@hondarribia.eus helbidera idatziz. Mintzalaguna egitasmoko kideez gain herritar orori luzatzen diogu gonbitea mintzalagunera etortzeko.

Lehen Mintza Eguna 2006an antolatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, Iruñean. Ordutik urteroko zita izan da, eta Euskal Herriko hainbat herritan ospatu da: Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten, Elizondon, Santurtzin, Elgoibarren, Murgian, Beran eta Atarrabian lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko helburuarekin.

Aurtengoan ere halaxe izateko sekulako plana ari dira prestatzen:  Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria…

Bi txartel mota daude eskuragarri:

  • Bazkaria eta hamaiketakoa: 17€ (haurrek 10€)
  • Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa: 24€ 

Egitaraua

11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa

12:00 Bi proposamen, aukeran:

  • “XX.mendeko historia Bilboko hilerria ezagutuz” bisita gidatua, Jose Angel Mentxakarekin

     

    baserri1

    Baserri Antzokia

  • Bertso triki- dantza poteoa Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin eta “Bertoko” taldeko trikitilariekin.

13:30 Kalejira animatua. Bertsoak, trikitixa eta dantzak.

15:00 Bazkaria Baserri Antzokian.

16:30 Esker emate ekitaldia

17:00 Taberna Ibiltaria eta umeentzako puzgarriak. Aukeratu kantu bat eta animatu bazkalostean taldean kantatzera! Zerrenda http://www.mintzalaguna.eus atarian.

Zer egongo da bazkaltzeko?

Gustuak eta adina kontuan harturik, lau menu jarri ditugu aukeran:

“A” MENUA Marmitakoa + Solomoa plantxan patatekin.

“B”MENUA Entsalada + Pasta barazki eta perretxikoekin.

“Z” ZELIAKO: Entsalada+ Solomoa plantxan patatekin.

“H” HAURRA: Makarroiak + Solomoa plantxan patatekin + POSTREA (helduenetik ezberdina)

MENU GUZTIETAN: Oiz ardoa, gaseosa, ura, ogia (gluten gabea) gazta tarta eta kafea.

Taberna ibiltaria

kantutegia_bannerAurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko direnak, betikoak, ziur asko gehienek jakingo dituzuenak. Kantutegia atari honetan jarri dugu eskura, kantutegia bertatik jaitsi eta ekainaren 3an taldean abesteko kantu gustukoena aukeratu dezazuen.

Kantutegia deskargatu dezakezue ere hemen.

Era berean jakin bazkalostean,  Taberna ibiltariarekin batera, umeentzako puzgarriak ere izango direla.


Utzi iruzkina: