ARRANTZALEEN ERMANDADEA BISITATUZ EMANGO DIOGU MINTZALAGUNOK IKASTURTEARI AMAIERA

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-06-16 10:12
1

mintzalaguna_hondarribia 1497600795669

Datorren ekainaren 24an, 2016-2017 ikasturteari amaiera emateko Arma Plaza Fundazioaren gidaritzapean Ermandadera bisita egingo dugu mintzalagunok. 

Uda ostera arte agurtuko dute elkar mintzalagun taldeek, oporretan atsedena hartu eta urrian berriz gogotsu euskara praktikatzen jarraitzeko. Ikasturte oparoa izan da aurtengoa,  mintzalagun ugarik parte hartu dute astero elkartzen diren taldeetan eta baita antolatutako ekintza osagarrietan ere; talo tailerra, Chillida lekura bisita, mintzaTxotx sagardotegira irteera, Aroa Ardandegira bisita, Mintza eguna... datorren ikasturtean ere, euskara praktikatuz jendea ezagutu eta antolatutako ekintzetan primeran pasatzeko aukera eskainiko du Hondarribiko mintzalagunak.