ARRANTZALEEN HERMANDADEA BISITATU ZUTEN MINTZALAGUNEK LARUNBATEAN 2016-2017 IKASTURTEARI AMAIERA EMATEKO

mintzalaguna_hondarribia 1456151592936 Mintzalaguna Hondarribia | 2017-06-26 11:06
1

mintzalaguna_hondarribia 1498476518200

25 lagun elkartu ginen Mintzalagunak egitasmoak 2016-2017 ikasturteari amaiera emateko antolatutako ekintzan. Mintzalagunak eta bidelagunak elkarrekin portu auzoaren sorrerari buruzko datuak ezagutu zituzten Arma Fundazioko Oihanaren eskutik. Ondoren Hermandadea barrutik ezagutu genuen, aginte makilak , kutxak, banderak etab.. bisita interesgarria benetan. 

Bisita honekin agur esan zioten mintzalagun taldeek urteko jardunari.  Uda ostean emango zaio hasiera ikasturte berriari 2017-2018ari, eta urriaren 3tik 14ra bitartean egongo da zabalik izena emateko aukera. Datorren ikasturtean ere euakara praktikatu edo hobetzea nahi duen orori egongo da zabalik egitasmoa eta bide honetan bidelagun izan nahi dutenak ere ongi etorriak izango dira noski. Astean behin elkartzen dira taldeak eta hilero gutxi gora behera ekintza osagarri bat antolatzen da elkar ezagutu eta giro atseginean euskaraz aritzeko.

Aurtengo ikasturtean mintzalagun eta bidelagun ugarik hartu dute parte eta hauetako askok dagoeneko datorrenena ere jarraituko dutela adierazi dute, oso positiboki baloratzen dute eta Mintzalagunean parte hartzea.