Uda heldu da¡¡¡¡ Udako Taldeak ere¡¡

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-07-19 18:38

Hemen gaituzue berriro; Sanferminak ondo ospatu hondoren eta oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da. Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak?
Egia esanda aspaldi iritsi zen, baina Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.
                  

Hori ekiditeko nahian aurten lehendabiziko aldiz
Udako taldetxoak antolatuko  ditugu. Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue abuztua bitarte hemen egongo naizela eta  telefonoz edo e-postaz jasoko dizuet datuak.
https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?hl=es&formkey=dE5Hb0RRUkNxWi1hZ3hQLXlXcGh2c0E6MA#gid=0
Udan ere euskaraz¡¡ Animatu zaitezte¡¡.
Gero eta talde handiago biltzen bagara aukera zabalagoak izango ditugu taldeak eta ordutegiak adosteko.

Udako Agendatxoa hutsik ez jarraitzeko zuen laguntza eskatu behar dut. Ziur zuen auzotan, herrietan edo elkarteetan Euskarazko ekitaldiren berri izango duzuela, horrela bada mesedez mintzakide(abildua)topagunea.com helbidera bidali eta Agendatxoan gehituko dugu.                                                                                                        
Aipamen Berezia:
 Mintzakideen arteko lehendabiziko ezkontza ospatu da. Mintzakide guztien partetik
 ZORIONAK BIKOTE¡¡¡¡

Datorren ikasturtea fintzen hari gara: izen-emate kanpaina, irudi berria, saioak etab., ekarpenik baduzue ongietorriak ohiko e-postan edo telefonoan

Uda eta oporrak gozatu¡¡Prest datorren ikasturterako?


Utzi iruzkina: