Ollo haranera ekintza osagarria

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-03-27 10:17

Larunbata honetan Martxoak 31, Ollo haranera eginen dugu txangoa, Koldo Los Arcos eta Atarrabiako Karrikaluze elkartearen laguntzarekin. Igandean Korrikara joateko beroketa aproposa izan daiteke.

Ollaran Iruñerriko mugan dagoen haran zoragarri bat da. Goñibar, Txurregi eta Mortxe mendien artean topatuko dugu mundu txiki bat, ia ukitu gabea;  bertan, ondare kultural eta natural aberats oso bat eskura dugu, gehienentzat guztiz ezezaguna. Artetako iturria, museoa eta gatzagak, Saldiseko artadia, Arakil ibaiaren ertza ala Iltzarbeko paisaiak agitz leku erakargarriak dira eta larunbatean hurbiltzen bazarete horietako batzuk ezagutzeko aukera edukiko dugu.

Ibilaldia zirkularra izaki, eta lotune batzuk dauzkanez, gure neurrira egokituko dugu. Mendiko botak beharrezkoak dira, bideetatik kanpo ere ibiliko garelakoz.

Ea eguraldia lagun dugun!
Anima zaitezte! ORDUA: Goizeko 9.30tan ORORBIAKO PLAZAN.


Utzi iruzkina: