Nafarroaren eguna Baigorrin. Autobusa Iruñetik. Izen-emate epea 26a arte!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2014-04-21 08:41


Autobuserako izen-emate epea luzatu dugu 26a arte!

Izena emateko bete azpiko inprimakia.

Autobusa goizeko 9etan Arga kaleko errotondatik aterako da. ( Korralilloseko aparkalekuaren parean, "villavesa " geltokitik.)

Itzulera, arratsaldeko 8ak aldera.

Lagunok!

Aurreko hiru urteetan bezala, Nafarroaren egunaren antolatzailea den 
Basaizea elkarteak eta Topaguneak, Mintzakide eta  Solaslagunei txosna bateko kudeaketan laguntzeko eskatu digute. 
Aurtengoa apirilaren 27an ospatuko da.

Aukera horri heldu nahi diogu, bide polita baita bertako lagunekin mintzapraktika lantzeko  eta horretarako Iruñetik autobusa antolatu dugu.  

Txosnaren txandak osatzeko tenorea dugu oraingoan eta horretan zuengana jotzen dugu gure beharrak azaltzeko.

Bi txanda osatu nahi ditugu:

•   Goizean: 10:00etatik 16:00ak arte
•   Arratsaldean 16:00etatik 20:00ak arte

Horretarako 15 bat laguneko talde bat osatu nahi dugu eta honen bidez ,bai autobuserako, bai lan txandarako izena emateko gonbidapena luzatzen dizuegu.

 


Izena emateko, apirilaren 16 baino lehen, inprimaki honen bidez:

 edo ondoko helbidera idatzi behar duzue:mintzakide@topagunea.org     edo  Mintzakide telefonoetara deitu: 664.496.509
Animo,  egun ederra pasako dugu eta!

 



Nafarroaren eguna Baigorrin, Apirilak 27.

Egitaraua:

8:00: Askaria, Baigorriko ikastolak eskainirik
11:00etan : Kabalkada: Baigorri, Irurtzun, eta Amikuzeko ziganteak, Tuterako paloteadoa eta Baigorriko Arrola dantza taldea, Joaldunak, Nafarroako gaiteroak, Uztaritzeko txaranga, Ezpela, txistulariak, trikitilariak, txalaparta...
Eguerdian : Elizako plazan : Ikusgarria. Bertsolariak, Tuterako eta Baigorriko Arrola dantza taldeak, Basaizearen hitza, Karmeleren irrintzina, dantza-jauziak eta Larrain dantza.
14:00etan: Pentzean : ikastolen bazkaria
Arratsaldean plazan:
15:00-17:00 Kirol animazioa Esaitekin
17:00-18:30 Dantza eta kantu ikusgarria : Amaren alabak - Hortzadar Iruñeko taldea - Beasaingo dantza taldea
19:00-20:00 Bidrio eta otsoa
20:30-21:30 Obaneuke
22:00-23:00 Laket
Arratsaldean xokoan:
16:30-17:30 Skatu
18:00-19:00 Egurra ta kitto
1930-20:30 Txamps
21:00-22:00 Trikidantz
22:30-00:00 Kiki Bordatxo
00:00etatik goiti Karaokea


Utzi iruzkina: