Mintzakide Saio Osagarria. Iruñerria Ezkabari begira.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-02-28 09:29

Eusko Ikaskuntzaren eta Berriozarko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren esparruan, otsailaren 23tik martxoaren 3ra arte ‘Iruñerria Ezkabari begira izenburuko jardunaldiak egingo dira. Iruñerriko biz- tanleek Ezkaba mendiarekin izan duten eta duten harremanaz hausnartzeko, mendiak duen balioaz jabetuta, eskaintzen duen guztiaz gozatu eta bere iraunkortasuna lagundu dezaten.
Jardunaldi hauen helburua da Ezkaba mendiaren askotariko gerturatzea egitea eta horretarako  hainbat hitzaldi eta saio osagarri antolatu dira. 2013an San Kristobal gotorlekuko ihesaren 75 urte betetzen direnez, Gerra Zibileko gertaera tragiko horrek garrantzi berezia izango du. Urtemuga izanda aurten, historiari leku berezia eman zaio. Honekin batera Iruñerriko biztanleek Ezkaban izan dituzten ohitura, bizimodu eta erabilerak, eta, azkenik etorkizunari begira sustatu nahi dugun harreman motaren azterketa ere bultzatu da.
Martxoak 2 , Mintzakide Saio Osagarria.Ezkaba
EZKABOINEZ. IBILBIDEA ETA EUSKARAZKO AZALPENAK
Martxoak 2, 10:00etan  hitzordua Lantzeluze frontoian.
Natura eta historia ibilbidea Ezkaban (Andoni Ropero biologoa- rekin ibilbidean eta Emilio Majuelo historialariaren azalpenak gailurrean) .
-Animatu zaitezte!

Saio Osagarri honetan izena emateko, deitu 948330868 telefonora edo mezu bat bidali mintzakide1@gmail.com helbidera.

Gure blogetan, www.blogak.com\mintzakide edo www.blogak.com\mintzmenditaldea ere izen emate fitxa aurkituko duzue. Sakatu aurreko esteka.

Prestatu zuen galderak, mendiko botak jantzi eta animatu zaitezte


 


Utzi iruzkina: