Mintzakide, euskaldunon mundua

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-08-31 09:14

Mintzakide egitasmoaren matrikulazio kanpaina urriaren 1etik 26ra egonen da zabalik. Ikasturteari azaroaren 9an hasten den astean ekingo diogu. Aurretik hainbat aurkezpen hitzaldi eginen ditugu Iruñerrian eta Tafallan.
Hurrengo asteetan zehar informazio gehiago emanen dizuegu.
Izena ondorengo tokietan eman dezakezue:
- Antsoain: Antsoaingo Euskararen Patronatua
- Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua
- Atarrabia: Karrikaluze elkartea
- Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua
- Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua
- Burlata: Zaldualde euskaltegia
- Iruñea: Karrikiri elkartea eta Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi euskaltegiak.
- Tafalla: Udaleko Euskara Zerbitzua
- Uharte: Zubiarte euskaltegia
- Zizur Nagusia: Udaleko Euskara Zerbitzua
- Orkoien, Oltzako Zendea, Etxauri, Bidaurreta: Udaleko Euskara Zerbitzua
Ezin baduzu toki hauetatik pasa 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbidean ere izena eman dezakezu.


IZENA EMATEKO FITXA HEMENDIK JAITSI

IKASTURTE BERRIA IRAGARTZEN DUEN PRENTSA TXOSTENA HEMENDIK JAITSI



Utzi iruzkina: