Larunbateko Saio Osagarria eta agenda

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-03-03 11:39

Martxoaren 7rako antolatu genuen egun pasan aldaketak izan dira, autobusik ezin izan dugu atera baina Burlatako Zaldualde Euskaltegiarekin batera Hernani eta Astigarragara joateko proposamena jaso dugu. Erabakia biharko hartuko dugu izena eman dugunon artean.


Aste honetan zehar hainbat ekitaldi daude, hona hemen aukeraketa bat:

 

Martxoak 4: HITZALDIA: HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATUZ, 19.30ean Errotaberri Elkartean. (Errotxapeako Euskararen Astea).

 

Martxoak 5: Bidaia Intimoak dokumentalaren aurkezpena. Trailerra hemen ikusgai:

  • 10:00etan eta 16:30ean Irrintzi euskaltegian
  • 19:30ean Errotxapeako karbonillan
  • 20:00etan Mutiloagoitiko Kultur Etxean.

 

Martxoak 6: NOMADAK TX-ZUZENEAN, 20:00etan Gaiarre Antzokian.

 

Martxoak 7:

  • Mintzakide Saio Osagarria: Izena emateko epea amaitu da.
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa Antsoaingo Antzokian 17:30ean. Julio Soto, Erika Lagoma, Ander “Itturri”, Iñaki Aleman, Xabier Legarreta eta Joxe Juan “Etxabe ” .

 

Martxoak 8:

Mintzakide Mendi Taldea: Bioleta Igal herritik. Goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan.


Utzi iruzkina: