IKASTURTE BUKAERAKO OSPAKIZUNA- SAIO OSAGARRIA: Euskaldunon biltokiaren eguna

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2012-06-19 11:26

Ikasturtea amaitzeko, udako  taldeak hasi aurretik, azkeneko saio osagarri bezala Euskaldunon Biltokiren 10.urteurrena ospatzera gonbidatu gaituzte. Euskaldunon biltoki elkartea euskaraz bizi eta  euskararen aldeko urte  osoko ekitaldi kulturalak antolatzen dituen elkartea da.  10 urte  dihardu eginkizun honetan eta  egindako lana eta  antolatutako ekitaldien zerrenda luzea publikoa da: ikastaroak, musika emanaldiak, antzerkia,zinea ,irakurle taldeak, bertso eskola, erakusketak, hitzaldiak, eta  abar.

Urte honetako ekitaldi eta  jarduerak ideia baten inguruan antolatuak dira: Euskarak  TransMISIOA   TransFORMAZIOA. 2012ko  ekainaren 30ean, larunbata, Euskaldunon Biltoki elkarteak  bere  10. urtebetetzea ospatuko du eta  bertan parte hartzera gonbidatzen gaituzte.

Mintzakide saio osagarria: Ekainaren 30ean, larunbata, “BILTOKIREN EGUNA 10 urte” Hitzordua ekainaren 30ean goizeko 12:45etan, Mintza-poteo errondan parte  hartzeko eta animatzen bazarete herri bazkari-kantaldian, erromerian….. etab. Bazkariko Txartelak (25€) Mintzakide telefonoan (948 33 08 68) edo blogaren bitartez www.blogak.com\mintzakide salgai. Ekainaren 25a baino lehen.

Bai poteorako, bai bazkarirako edo guztirako (poteoa, bazkaria, erromeria.....) hurrengo fitxatxoa bete:

Euskaldunon Biltokiren 10 Urteurrena: saio osagarria

">

Animatu zaitezte, ederki pasako dugu!


Deialdiak:

Euskalduntzeari  zuzendutako I. Bertso-barnetegia  egingo  da  abuztuan

Euskara ikasteko beste modu bat eskaini nahi dute barnetegiok, eta bertan parte hartzeko bertsolaritzaz ez da inolako ezagutzarik eduki beharrik.

Goizetan klaseak izango dira eta arratsalde zein gaubelatan bestelako ekintzak. Bertso-afaria ere egingo da Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren eskutik, eta baita kantagintzari eskainitako egun berezia ere, Oskar Estangarekin.

 

Datak: abuztuaren 1etik 7ra.

Tokia: Foru (Bizkaia), AEK-ren aterpetxea

Begirale taldea: Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita, Esti Alberdi. Partaideak: 20 lagun

Kuota: 295€    Hizkuntza maila: B2

Izena emateko: praktikatu@aek.org

Antolatzaileak: Bertsozale Elkartea, AEK, eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Oinak Buruan Bertso-eskola.


Agendatxoa:

 

Ekainak 20, Asteazkena

 18:30- Pailazoak. Kiki, Koko eta Moko-Iruñea. Ziudadela

 19:00-Karrisolasa. “Ekologiatik hizkuntza-iraunkortasunera”

 19:00-Pailazoak. Gari, Montxo & Joselontxo-Zizur Nagusia. Erreniega  Parkea

 20:00- Donibane kantuz.- Donibaneko kaleetan  barna. (jaiak)

 20:30-Bertso poteoa- Donibaneko kaleetan barna. (jaiak)

 

Ekainak 21, osteguna

 20:30-  FORMATU TXIKIKO KONTZERTUAK  Kantu  eta  hitza.Joseba  Irazoki:  One  man  band. Iruñea. Erraldoien Txokoan

 

Ekainak 22, ostirala

 19:00- Pailazoak. Kukubiltxo- Zizur Nagusia. Erreniega  Parkea

 

Ekainak 24, igandea.

 

UHARTEKO EUSKARAREN EGUNA – EUSKARA BIZIRIK=UhARTE BIZIRIK¡¡

 

 

•    09:00etan goiz-soinuak Uharteko Gaiteroekin eta Joaldunekin.

•    10:00etan eskulangileen azoka.

•      11:00etan kalejira: erraldoiak eta kilikiak, dantzari txikiak, gaiteroak, txistulariak, txaranga Berria, helduen dantza taldea, Uharteko txalaparta tailerra.

•    12:00etan jaialdia San Juan plazan.

•      13:00etan Herri Kirola, Nafarroako Iparraldeko Joku Torneoaren jardunaldia: lokotx biltzea, ingude altxatzea, txinga-erute, harrijasotzea, lasto altxatzea eta zaku lasterketa. San Juan plazan.

•    14:30ean. Herri bazkaria plazan eta dantzatzekoak bazkalostean. Txartelak Garro kioskoan salgai: 19€

helduak eta 8€ haurrak.

•    16:00etan. Haurrentzako ikuskizuna, Xamarikoren Jolas mundua pilotalekuan.

•    19:00etan. TXIMELETA kontzertuan, San Juan plazan.

 Ekainak 28, osteguna

 19:30 Pailazoak. Kiki, Koko eta Moko- Burlata. Kultur Etxea

 20:30- FORMATU TXIKIKO KONTZERTUAK Kantu eta hitza. Anne Etchegoyen: Basque eta paz. Iruñea. Erraldoien Txokoa.

 Ekainak 30,larunbata

 Egun osoa. Euskaldunon Biltoki. 10. Urteurrena. Euskaldunon biltoki. Txantrea.

12:45-  Mintzakide  saio    osagarria.   Mintza-poteoa   erronda.   Bazkaria.   Txantrea. Euskaldunon Biltokiren 10 Urteurrena.




Bestelakoak:
--Mintzakide Udako Taldeetan parte hartu nahi? Bete hurrengo fitxatxoa: Mintzakide udako taldeak fitxa

-- Ikasturteko bukaerako galdetegia. Zure taldekideak berandu agertzen dira saioetara? Saio osagarri berezi bat proposatu nahi duzu datorren ikasturterako? Gustora ibili zara Mintzakide egitasmoan?  Baloratu Mintzakide egitasmoaren Ikasturtea:
Mintzakide Galdetegia
 -Jaitsi Mintzakideko 26. buletina :26. Buletina
Laster arte!




Utzi iruzkina: