Ikasturte berria borobiltzen

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-09-14 18:18

Internetez izen-emate fitxa asko jaso ditugu jada, baina zuetariko askok oraindik ikasturte aurreko Mintzakideekin bildu ez zaretelako edo alfertxo xamar oporretatik bueltatu zaretelako ez duzue izen- emate fitxa bete. Aurreko ikasturteko Mintzakideekin biltzen hasi bazarete eta aurten elkarrekin jarraitzeko asmoa baduzue guri e-postaz adierazi, taldekatzeko lana asko erraztuko diguzue.
Nahiz eta Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 21era izan, badakizue jada  jasotzen ari garela. Berriz Internetez betetzeko edo inprimatzeko eta postaz bidaltzeko  fitxak jarriko ditut. 
Gaur bertan bete¡¡¡
Internetez bete           inprimatu eta postaz bidali
Edozein arazo baduzue deitu edo idatzi eta zuzenduko dugu.

Ikasturtea borobiltzen doala esan behar nizuen.  Asteburu honetan  Mintzakide mendi taldekoek bildu behar dira, askari txiki bat prestatu eta urte osoko egutegia borobilduko dute. Hemendik animatu nahi dizuegu hamabostero  igandetan antolatzen diren txangoetara joatea. Ederki pasako duzue.

Aurreko asteburuan Karrikaluze elkarteak antolatutako euskaldunon astearen barruan Zea Mays kontzertu itzela eman zuten Atarrabian. Hortxe ibili ginen eta Zea Maysekoek gure egitasmoaren berri izan zuten argazkian ikusi daiteken bezala.
Itzela Zea Mays.


Agendatxoa
-Berriozar. Kirola Helduentzat Euskaraz.
 Izen- emate epea Irailaren 12tik 16ra.
Astearte eta Ostegunetan 21.00tik 22.00etara
Berriozarko kiroldegian. Argibide gehiago (Auzo-Bulegoan, 9etatik 13etara) edo 948300359 telefonora deituta 948 300359.
kartela ikusi
Irailak 14 asteazkena
Euskarazko film laburrak
20:00etan- Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina Sarrera doakoa da. Gonbidapena leihatilan jaso behar da (aretoa bete arte)
Kontzertua. Esne Beltza
23:00etan-Antsoain. Rafael Alberti plaza
Irailak 15 osteguna
Berriobeiti. KONTZEJUETAKO JAIAK. LOZAN
Zizur Nagusia-
22:30etan Zizur Nagusia.Kontzertuak txosnetan AFU
(Barañaingo rumba)
Irailak 17 larunbata
Iturramako eguna
Uharteko Jaiak
12:00etan Zizur Nagusia. Zizurren Kantuz.
19:00etan  Barañain .The Sparteens eta Twist lehiaketa
Gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapenak 948.28.10.38
00:30 Uharte. Dantzaldia Luzianorekin-
Berdintasuna Elkarteko karpan.
Irailak 18 Larunbata
20:00etan Uharte. Euskal dantzak Uharteko Gaitero eta Txistulariekin.  San Juan Plazan
Irailak 19 Astelehena
Berriozar.Bertso Eskolan Izen emate Epea.
Nafarroako Bertsozale Elkartea(948143747),Berriozar Udaleko Euskara Zerbitzua (948300359)
Beste kontuak
Facebook kontu bat ireki dugu zuekin harreman zuzenagoa izateko. Iruñerriko Mintzakiden aurkituko gaituzue.
ondo izan eta laster arte¡¡


Utzi iruzkina: