Euskarak 365 egun!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-11-27 19:41

 

Jarri euskararen aldeko irudia zure etxeko atari, leiho, balkoi, denda, taberna, gaztetxe, ludoteka, bulego, lantoki, kultur etxe zein karrikan. Horixe da Karrikiri elkarteak abenduaren 3ko euskararen egunera begira egin duen deia. Kartelak elkartearen Iruñeko Xabier karrikako Euskal Dendan jaso daitezke. Topaguneak atondu du afixa, “Euskarak 365 egun” kanpainaren harira.Abenduaren 30ean, kultur ekitaldiaIruñean, makrozubi forala dela eta, kanpainako ekitaldia abenduaren 3an egin ordez azaroaren 30ean eginen dute, Burgoen plazan. Ekimena Zaldiko Maldikok, Txantreako Euskaldunon Biltokik, Atarrabiako Karrikaluzek, Berriozarko Zorrokak, Dindaia Fundazioak, Euskalerria Irratiak eta Karrikirik antolatuko dugu, eta arratsaldeko 19:00etan eginen da. Kultur ekitaldi bat izanen da, eta ondoren “Euskarak 365 egun” kanpainaren manifestua irakurriko dugu.Eusko Ikaskuntzaren ekimenez 1949an sortu zen Euskarararen Nazioarteko Eguna. “Egun horretan soilik euskaraz bizitzeko gonbitea egiteaz gain, “Euskarak 365 egun” kanpainaren bidez urteko egun guztietan euskaraz bizi, gozatu, aldarrikatu, plazaratu, izan eta ospatzera animatu nahi zaituztegu”, diote Topagunetik.Xedea, urte osoa euskararen egun bihurtzea
Urte osoan euskaraz bizi nahi dugunontzat eta euskaltzale garen guztiontzat egun garrantzitsua da abenduaren 3a, geurea delako. Baina hurrengo egunak, asteak eta hilabeteak ere garrantzitsuak direla ez dugu ahazten, horiek ere geure-geureak ditugulako. Euskaldun bizi gara eta euskaltzale gara urte osoan. 365 egunetan.
“Euskararen egunak kalean bizitzeko gonbitea da hau, euskarak eta euskaldunok kalea hartzeko gonbitea. Urte osoa euskararen eguna bihurtzeko eta aldarrikatzeko deia da hau, plaza euskaraz betetzeko deia. Biltzeko eta eragiteko proposamen da hau geu izateko Euskararen Herrian”, gehitu dute Topagunetik.

 

 


Utzi iruzkina: