DURANGOKO AZOKARA AUTOBUSA ABENDUAK 8

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-12-02 09:05

ABENDUAK 8: AUTOBUSA DURANGOKO AZOKARA!!!

Urtero bezala Mintzakidek Saio Osagarriak antolatzeari ekingo dio. Saio hauek Mintzakiden parte hartzen ari diren pertsona guztiei zabalik daude, eta oro har, Iruñerriko eta Tafallako euskaldun guztiek dute aukera parte hartzeko. Saio hauek hilabetean behin antolatzen dira.

Ikasturte honetako lehenengo proposamena hauxe da: Durangoko Liburu eta Disko Azokara irteera.

Egitaraua:

 

·         09:00etan Irteera Iruñeko Hotel 3 Reyesetik

·         11:00etan helduko gara

·         18:00etan itzulera Durangotik

Prezioa: 15€

Izena emateko tokiak:

Karridenda (Xabier Kalea 4)

Uharteko Zubiarte euskaltegia.

Tafallako Euskara zerbitzua

Atarrabiako Karrikaluze elkartea




Utzi iruzkina: