Atzoko mendi irteera eta agendatxoa

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-02-08 11:25

Atzo, otsailak 7, Mintzakide Mendi Taldeak izugarrizko txango polita antolatu zuen Iratxetatik San Pelaio ermitara. Ia 20 lagun elkartu ginen eguraldia lagun izan genuelarik.
Arratsaldeko 14:30ak aldera bukatu egnuen txangoa eta Iratxetako elkartean pote bat hartzeko aukera izan genuen.
Atzo ateratako argazki guztiak HEMEN ikus daitezke.


Aste honetako agendatxoa:

  • Otsailaren 11n, ANTZERKIA: “SOUVENIR, HISTORIAKO KANTARIRIK TXARRENA”. Maskarada taldearen eskutik. 20:30ean Nafarroako antzerki eskolan.
  • Otsailaren 12an, larunbatarekin, BURLATAN KANTUZ, 12:00etan Elizako plazatik.


Utzi iruzkina: