Asteburu mugitua Mintzakiden

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-05-15 10:06

Asteburu honetan Mintzakide egitasmoak 2 Ekintza Osagarri eginen ditu, lehenik eta behin larunbatean Tafallan ibilbide kultural bat eginen dugu,  Tafallako Udaletxearen aurrean da hitzordua 11:30tan.

Bestetik Mintzakide Mendi Taldeak igandean Belatealdeara eginen du txangoa. Beti bezala hitzordua 8:15tan Iruñeko zezentegietan ( Corralillos del Gas) 8:30tan ateratzeko.

Hurrengo Ekintza Osagarriak:

Ekainak 2: Mintza Eguna Donostian

 Mintzakide Mendi Taldearen hurrengo ateraldiak:

Ekainak 3: Trikuharrien ibilbidea ( Etxarri Aranatz)

Ekainak 17: Xorroxin ur jauzia ( Baztan)

Informazio gehiago:

mintzakide@topagunea.com

948 96 05 16 telefonoan



Utzi iruzkina: