Ardo dastatzea Aranguren ibarrean

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-02-09 10:15

Agenda:
Otsailaren 9tik 11ra egonen da zabalik Aranguren Ibarreko Euskara Zerbitzuak antolatu duen Ardo Dastatze ikastaroa.
- Datak: otsailak 13 eta 20
- Ordua: 19:00etatik 21:00etara
- Plazak: gutxienez 8 eta gehienez 30, lehentasuna izango dute Ibarrekoek eta iaz tailerrean parte hartu zutenek.
- Adina: gutxienez 18 urte.
- Prezioa: 6 € (3 € euskara ikasten ari diren pertsonentzako).


Otsailak 9 astelehena:
Hitzaldia: Aitzpea Leizaola. "Euskal Herriko inauteriak atzo eta gaur". Armada etorbideko hitzaldi aretoan 20:00etan.

Otsailak 12 osteguna:
Antzerkia: "Putzuak lehortzen"
Nafarroako Antzerki Eskolan arratsaldeko 8etan. Sarrera: 7€.
Zuzendaria: Garbi Losada
Antzezleak: Maite Agirre, Ander Lipus, Inés Martinez. de Iturrate,
 eta Jon Usabiaga.

Otsailak 13 ostirala:
Solasaldi-Kontzertua.
Kerobia. 8etan Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartean.

Otsailak 14 larunbata:
Bertsolaritza: Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa. Xabier Terreros, Xabier Legarreta, Diego Riaño, Joxe Juan Zubieta "Etxabe", Ekaitz Astiz eta Xabier Silveira.
Tafallako Kube aretoan 17:30ean.

v\:* {behavior:url(#default#VML);} o\:* {behavior:url(#default#VML);} w\:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {behavior:url(#default#VML);}


Utzi iruzkina: