14 mintzakide Arrasateko Mintza Egunean.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2010-06-07 17:25

Atzo, ekainak 6, Iruñerriko eta Tafallako Mintzakidetik 14 lagun hurbildu ginen Arrasaten ospatu zen bosgarren Mintza Egunera.
Giroa paregabea izan zen egun osoan zehar. Honenbestez ikasturte honetako saio osagarriak bukatutzat emanen ditugu.
Mintza Eguneko informazio gehiago: hemen sakatu.



Mintzakide Mendi Taldea
k Isturitzen antolatu du igande honetan, ekainak 13, mendi irteera.


Aste honetako agendatxoa.

  • Ekainaren 7an, astelehenarekin, HITZALDIA: “Euskal musikaren historia I”. Ritxi Aizpururen eskutik. 17:30ean Arturo Campion euskaltegian.
  • Ekainaren 8an, asteartean, HITZALDIA: “Euskal musikaren historia II”. Ritxi Aizpururen eskutik. 17:30ean Arturo Campion euskaltegian.
  • Ekainaren 9an, asteazkenarekin, HITZALDIA: “Euskal musikaren historia III”. Ritxi Aizpururen eskutik. 17:30ean Arturo Campion  euskaltegian.
  • Ekainaren 10ean, ostegunean, KONTZERTUA: KEROBIA “Epilogo”. 21:00etan Erraldoien Txokoan. Kantu eta Hitza 2010. Sarrera doan.
  • Ekainaren 11n, ostiralean, HITZALDIA: “Euskara gure bizitzan” Kepa Fernandez de Larrinoaren eskutik. 19:00etan Elkarteko elizan. Berriobeitiko zendeako euskararen 2. jaia.
  • Ekainaren 12an, larunbatean, BERRIOBEITIKO ZENDEAREN EUSKARAREN EGUNA Elkarten.


Utzi iruzkina: