2 URTE!!! ZORIONAK!!!

Ederki hasi dugu eguna Stukely herrixkako parkean jolasean, eta are hobeto Emily eta Alexek ezkutatuta altxorrarekin topo egitean: tarta bat bi kandela eta guzti, txokolatezko arrautzak eta globoak, zoriontzeko ohartxoarekin batera. Gosari ederra egin degu beraz!!! 

Alex eta Emily bart ezagutu genituen, ingeles komunitateko bikote gaztea.

Hala ere, hau ez da izan eguneko gonbit bakarra, arratsaldean ur bila atari batera gerturatu eta han ezagutu ditugu aitona-amona quebecois. Amonak, Helene mamik, guztiz konkistatu ditu gure 2 urteko txikiak marrubiak, sagarra, zukua, gazta era patatak emanaz. Parkera joan dira berarekin guk aitokin garagardo bat hartu artean Lac Magog-en ertzean.

Eta azkenik afaldu eta gurasoen opariak: argia egiten duten pelota bana eta autobus/kamioi bana, berriro ere kandelekin

Gaurko kanta zein den argi dago: nonak beti, beti! Eskuekin bi egiteko nahiko lan ta zer nahi duten opari? Ardoa, noski! Jijiji.

 


Utzi iruzkina: