HELMUGARANTZ: NOVA SCOTIA

matxinsalto 1502583543396

08/06 igandea euria. 20km

Goizen kriston kriston euria ta kanpingean sartuta egon gara luze, hondartzan, bertan lo egin baitugu. Atertze aldera egin duenean abiatu gara Woody Islandera, gertu gaude. Ferryko kafetegian jan dugu. Barkua hartu ta ordubetera iritsi gara! Giro motela baina ateri.

Pictou aldera joan gara, ez gara sartu ta damu gera, ooso ederra baitirudi. Etxe batean galdetu ta berehala gonbidatu gaituzte denetara: barruan lo egin, dutxatu, afaldu, labadora jarri... zoragarriak amona Beth eta aitona Everet. Aitonak umek konkistatu ditu eta hor egon dira denbora giztian 3ak. Ohean lo egin degu!!! Iuuuuju!!!

 

08/07 astelehena eguzkia. 53km

Beth eta Evereth eta Elliot txakurrakin lasai ibili gera. Gero agurtu zta abiatu gara, eguraldi bikaina. Hondartza baten lasai bazkaldu dugu ta iritsi gara Tatamagouchera, aurko gure helmugara. Hango breweryan zerbeza batzuk dastatu ta Nelson Memorial Parkera joan ara lo egitera. Toki zoragarria: komunak, mahaiak, dutxak, jolasparkea... ra kriston bistak. 

08/08 asteartea euria 40km

Esana ziguten eguraldi txarra zetorrela ta ez du huts egin. 246 errepidea hartu dugu , eroso. Oso trafiko gutxi du, gero 4 Wentworth aldera. Hau eurizko desertua da. Ezer ezean parke batean bazkaldu dugu mahai baten aterpean baina ez du atertzen. Berriro abiatu gara eta aldapa gora, inor ez... paisaia polita, desberdina menditsua baita. Egoera gehiago okertuz blai ta gurpila pintxatu zait!!! Emakume bat ikusi dugu ta hasieran akanpatzeko ezetz esan badigu ere, umek genitula ikustean berriro gerturatu zaigu ra baimena eman digu. Kanpina montatu ta barruan geratu gara atsalde-iluntza guztia. Umek ondo. Hur agobiatu den momentu batean saltoka jarri dugu ta kitto! Bestela gustora lego, ipuin eta familoakoen bideoak ikusiz. 

08/09 asteazkena  eguzkia 35 km

Gkoza eguzkitsu esnatu da ta dena lehortu zaigu! Primeran! Pixka bat igo eta jaitsiera bikaina izan dugu bizikletan, gozatuz. Masstwnen jatetxe bat ikusi dugu ta sartu egin gara. Gosari bana eskatu dugu. Mmmm! Gero aurrera ta konpratan ibili ara bidean: ganaderoai haragia, base4itarren kooperatiban barazkiak eta eztia eta herrian, Truron bizokletantzat kamara ta bizikletantzat olioa. Lotarako leku bila (B&B ak soilik daude hemen) Jordan eta Melisa topatu ditugu. Jatorrak. Gazteak!! Gure adin ingurukoak!!! 

 08/10 osteguna 25km

Truron parje zoragarria zegoela esan ziguten atzo ra horrela da: Victoria Park! Mendi puska bat da, erreka zoragarria ur jauzi txikiekin, paseo majo batzuk...

Hementxe pasa degu goiz eta eguerdia! Eta eguna ez ezib delako akanpatu! Superren oilasko errea erosita ederki bazkaldu dugu jolasparke handian ere!  Gero martxa. Hemen dira munduko marea handienak eta hairn bila Maitlandera iritsi gara. Polita ta ikusgarria.

Bertan lo egin dugu, turismo bulego inguruan. Alpertzen hasi gara... geroz ta km gutxio!!! Jejeje! 

08/11 ostirala 20km

Kilometraje minimoarekin jarraitzen dugu. Jejeje! Gertu gaude ta bidaia interest pointekin betetzen hasi gara edo bizikleaz nekatzen edo...

Schubenavadiera joan gara izen bereko erreka jarraituz eta zerbait jan eta gero Wildlife Animal Parkera joan gara. Hau da zoora! Hemen naturara itzuli ezin daitezen animaliak daude... animalia lisiatuen zooa? Baina primeran dago! Merkea da 5$ helduak (3'2€ inguru). Umek txorqtzen ibili dira, sargori dago ta itzaleko bideetan guatora. Ez dabil jende asko... hartzak, Txanogorritxun amona jan zun otso ta koyotek, pumak, orein, zaldi, ahate ta mila koloretako faisanak, mapatxe, mofeta, dortoka... tximu bakarrak gire txikik!

 Etxe baten galdetu dugu lotarako eta pareko eskola atzean lo egitea proposatu digute. Bertara joan gara. Bistqrik ez tq ximaur usain pixkat baina tira, gauero ezin paradisura joan lotara! 

Gaur egindako beroakin pelukeria sesioa (amatxoren txikiziyoa) egin diegu umeei (hazkazalak mozteko guraizeekin). To hemen emaitza:

 08/12 larunbata euria

Euria emanda zegoen ta 30kmtara zegoen campingera joqn nahi genuen lehen bait lehen, baina superrean sartu ta atera geranerako kroston zqparrada ari zuen. Erosketak egitetik atera denean janitek ikusi eta zera pentsatu omen du: nire seme-alabei ere lagunduko ahal die norbaitek atzerrian daudenetan... eta atertu artean bere etxera gonbidatu gaitu. Eta guk onartu, noski! Ez du atertu, eta legenago egina zigun lotarako eskaintza ere onartu dugu. Mila esker Janit hain ondo zaintzeagatik. Auekoan salbatu gaituzi, euria goitik behera geratu gabe aritu baita.

Hilabetean lehenengoz ez gara ia bizikletan ibili ta eguna etxean pasa dugu. 

 

 

 


Utzi iruzkina: