AMERIKA!!!

matxinsalto 1498181894251

Gaua Parisen pasata, hegaldia atzeratu zelako, iritsi gara Ameriketara!!!

Montrealek, baina, doinu europearra du, oui. Kamioi eta busak ordea, pelikuletakoak dira. 

Merci beren etxean jaso gaituen Warm Showers familiari! David, Genoveva ta Simon eta Emil haurrei. Etxea , gauzaz ta jostailuz betetako jardintxo ta guzti, Hur ta Haranen ametsa!!! 

lehen inpresioa: kaleak elkartzutak, oso zabalak eta jendea mapa ireki orduko laguntzeko prest! (Ta kamioi mutur luzeak). (Ta aireportutik ateratzeko ataskoa).

Eguraldia: 10ekoa. Batez ere, Paris eta Madrileko bero saparen ostean. 

Janaria: hauen etzean ta superrean garesti baina ongi! 

Animaliak: kattagorriak eta hildako racoon bat. Mapatxea? Gure bidaide izango omen. 

 

Orain ea aguro aurkitzen ditugun bizikleta bana erosteko. Aaaaah!!!!

PD: San Juanak gertu ditugu, Saint-Jean Baptiste (?) hemen ere. 

Arantza

Arantza 2017-06-24 10:29 #1

Bai ondo! Mapatxeen konpainia ez da da txarra izango haurrentzat. Musuak

Kote

Kote 2017-07-22 15:23 #2

Aupa laukote!


Utzi iruzkina: