nola doa hau?

materialazabaltzen 1456151338905 kopiatu ta zabaldu | 2010-02-04 19:35

modu basikoan azalduko naiz, horrela denek ulertuko dezuelakoan.

"megaupload filebox". ze demontre da hori?

mekanismoa xinplea da, "select a file"ren ondoko "B" hortan klikatuta artxibo bat aukeratzen dezue zuen ordenagailutik (aukeran filmak), gero beste laukitxoan edozein tontakeria jarri (letra batek balio duela uste det, nahiz eta zerbait deskriptiboagoa bada eskertzen den), ta igotzen jarriko da, artxiboa guztiz igotzen denean link bat iritsiko zait, ta zabaldu ahalko det gero nahi duenak jeitsi dezan edo inkluso deskargatu gabe ere nahi duenak ikusi ahal izateko (youtubeko bideoen estilora)

gehien eskertzen ditudan aportazioak dokumental eta film politikoak dira, baina blogean komentatzen ditudan gaien estilokoa bada ba nahiko. euskaraz bada eta bide ez profesionaletatik landua (eguzki bideoaken estilora) hobe, baina en fin, asumitzen det gaur egun gutxi dagoela.

nere lehen aportazioa marat/sade da, bertsio ingelesa gaztelerazko azpitituluekin, hemen.

azken oharra: musika talde ezohiko edo ezezagunak ere ongi etorriak dira, betiere blogaren tematikarekin zerikusia dutenean.


Utzi iruzkina: