PLANGINTZA ETA ALTXORRAREN BILA

lili 1499803267761 Txokolatezko hitzak | 2017-07-12 13:52
1 1

Gaur nire sistema azalduko dizuet. Ze sistema? Noiz argitaratuko ditudan txisteak,ipuinak...

Txisteak ostiraletan argitaratuko ditut, ipuinak asteazkenetan, nire zaletasunak astelehenean,berriak ni enteratzen naizenean...

Agian aldaketaren bat egongo da, baina lasai, nik abisatuko zaituztet. 

Ia ahazten zait! Asteartetan zer egin aspertuta bazaude.

Orain asteartetan tokatzen dena:Aspertuta bazaude, altxorraren bila egin lagunekin, oso erraza eta dibertigarria da.

Materiala: arkatzak, paperak, zeloa, kutxa, gozokiak. Non: etxean, parkean, jolas tokian...

1.Papertxoetan pistak idatzi

2.Papertxoak dagokien lekuan itsatsi

3.Pirataz mozorratu ( nahi baduzu soilik)

4.Pistak jarraitu kutxa lortu arte eta kutxa barruko gozokiak jan eta kito.

Espero dut asko gustatu izana altxorraren bila jokoa. Eta jolasten bazara utzi zure esperientzia iruzkinetan.

 

 

Iparra

Iparra 2017-07-13 00:20 #1

Kaixo Lili, oso idea ona plangintza, irrikitan nago idatziko dituzun ipuinak irakurtzeko, asko gustatzen zaizkit ipuinak laburrak ;P


Utzi iruzkina: