Lehengaia

Komunikazioa, euskara eta beste kontu batzuk

Harremanetarako

lehengaia 1456150995227

HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza-komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua: haiei azterketen eta lanen berri ematea, ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea, eta, haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta, denon artean apurka-apurka ezagutza eraikitzen joatea. Aitor Zuberogoitia deitzen naiz. Etxebarrian jaio nintzen 1972an, Markina-Xemeinen hazi eta ikasi, Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun. Durangon bizi arren, Eskoriatzan ematen dut eguna, HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea). Aspaldidanik nabil komunikazio munduan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean, Hedabide Saileko sustatzaile modura, eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere. Gaur egun, esandako moduan, HUHEZIn dihardut beharrean, bertako Komunikazioa jakintza-arloa koordinatzen.