Gaztetxeko beheko lokaleko txukuntzea

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2011-12-04 17:18

Ostiralean egindako bileran gaztetxeko beheko lokaleko txukuntze lanekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Horretarako astelehen honetan, abenduaren 5ean atsaldeko 4 terdietan eta asteartean 5etan gelditu gara gaztetxean bertan. Denon laguntza eskertzekoa eta beharrezkoa da. Animatu! Edozein ideia ongietorria izango da.

Bestalde, txapak egiteko tailer edo ikastaro bat hasi dute; eta aste honetan errepikatzeko asmotan daude. Honen inguruan informazio gehio emango dugu, tailer gehiago egin nahi dira eta.

Hurrengo ostiralean beste bilera bat egingo da ohiko orduan, 7etan. Etorri bildurrikpe.


Utzi iruzkina: