Laudioko gaztetxea

Aurten Laudioko jaietan, Laudioko Gazte Asamblada posible egingo du  skate txapelketa bat Laudioko skate pistetan.  Txapelketa hau posible izateko eta Laudion skatea eta gazteak aurrera ateratzeko SKATE EGUNA (EKAINAK 20, OSTIRALA) egingo dugu Laudioko pistetan. Gaztetxean skate taula erakusketa egongo da egun guztian zehar   eta gauean dohaineko skate  bideo emanaldia Gaztetxean egongo da-   Etorri Laudioko pistetara zure skate, roller edo bmx-arekin eta gozatu patinatzen!


Informazioa gehiago irudian( klikatu sartzeko). Izena emateko orria gaztetxean aurki daiteke:


Laudioko Gazte Asambladatik Urduñako Gazte Asambladak luzatutako mezua luzatzen dugu eta honekin batera Urduñako Gazte egunera joateko deia.MARTXOAK 8, X. GAZTE EGUNA URDUÑAN        Hamar urte bete dira Urduñan Gazte Asanblada sortu zenetik. Denbora honetan denetarik egiteko aukera izan dugu, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, herri eskolak, etab…  Gaztetxea eraikitzearen ilusioa ezagutu izan dugu eta baita desalojoen eta epaiketen zapore mikatza ere.                 Duela hamar...


Otsailak 23an kontzertuak egongo dira gaztetxean. Zarautzeko bi talde jo egingo dute. Sarrera dohakoa izango da. Gaueko 22:30 izango da.Taldeak  Botox (Rock alternatiboa) eta Hardlore( Punk rock melodikoa)


argazkiak

laudiokogaztetxea 1456150945957 Laudioko gaztetxea | 2008-02-06 22:07

Hemen gaztetxean bertan egindako argazki batzuk:Kanpotik:Barrutik:Governors taldea jo zuen egunean:Aiarako gazte asambladen 1. topaketa:Truke azoka:


Urtarrilaren bostean, Gaueko 22:00tan. Narrats: Aretatik + Anestesia Laister arte


Abenduaren 28an egingo den eskualdeko jaia izango da. Urduña, amurrio eta Laudioko gazte asanbladek antolaturik egun osoan zehar izango dena. animatu! Egitaraua: 11:00 Sarrera ekitaldia (herriko plazan) 11:30 Mahai inguruak Gaztetxean 13:00 graffitiak (herriko plazan) 14:30 Bertso bazkaria (elizako arkupeetan-bazkari beganoa aukeran) 18:00 Herri kirol extremoa (herriko plazan) 20:00 Poteo kalejira (gaztetxetik hasita) 22:30 kontzertua: Laudioko Lur, Urduñako Zeide eta Sakanako Hesian taldeekin  Sarrerak salgai daude: Laudion:Gaztetxe, haritze eta pagatzan. Amurrioko herrikon ...


Laudioko Gazte asanbladak, Aiarako beste talde ezberdinekin Abenduaren 15ean Arrasaten deitu den AHTaren aurkako manifestaldi nazionalera joateko autobus bat antolatu du. Hau Urduñan aterako da eta Amurrion eta Laudion egingo ditu geldierak. Laudion institutu aurrean egingo du geldiera eta orduari dagokionez zehazteke dago baina 15:00 izango dela suposatzen da. (Arrasaten 17:00 hasten da mania, atera kontuak). Sarrerak 5€tan salduko dira.Animatu eta pasa zaitezte gaztetxetik apuntatzeko!


Azaroak 16an Governors taldekideak gaztetxean joko dute. Oraindik zehazteke dago ia beste talderen bat joko duen. Talde berri baina esanguratsua dugu.  Juan Sangre taldekideak adibidez beste talde ezagunetatik dator: Fjord, Ekon edo Brutal melodytik adibidez. hemen daukazue entzungai abesti batzuk:http://profile.myspace.com/index.cfm?fuseaction=user.viewprofile&friendID=246027273Gaueko 22:00tan ikusiko gara


Larunbat honetan (Urriak 27) Gaztetxeko sarreran merkatu alternatiboa izango da. kapitalismoaren aurkako merkatu alternatiboa, dirutza gastatzearen kontra trueke metodoa erabiliz. Gainera birziklapena izango da gure helburu, etxean daukazuten materiala besteek erabiltzeko aukera izateko. Edonork duelako etxean erabiltzen ez dituen betaurrekoak, baloia... garbiketa egiteko plana luzatzen dizuegu. ekarri eta aldatu!