MARTXOAK 8, X. GAZTE EGUNA URDUÑAN

laudiokogaztetxea 1456150945957 Laudioko gaztetxea | 2008-03-03 15:38

Laudioko Gazte Asambladatik Urduñako Gazte Asambladak luzatutako mezua luzatzen dugu eta honekin batera Urduñako Gazte egunera joateko deia.

MARTXOAK 8, X. GAZTE EGUNA URDUÑAN


       Hamar urte bete dira Urduñan Gazte Asanblada sortu zenetik. Denbora honetan denetarik egiteko aukera izan dugu, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, herri eskolak, etab…  Gaztetxea eraikitzearen ilusioa ezagutu izan dugu eta baita desalojoen eta epaiketen zapore mikatza ere.

       

        Duela hamar urte ezinezkoa ematen zuen herrian kontzertuak antolatzea edota gazte desberdinak elkartu eta ekintza desberdinak antolatzeko elkartzea eta parte hartzea. Ezinezkoa ematen zuen ere bai, Urduña bezalako herri atzerakoi batean Gaztetxe bat egongo zenik; eta are ezinezkoago ematen zuen, herriko jendeak gaztetxea eta gazteek antolaturiko ekintzak begi onez ikustea.

       

        Ezina ekinez egina. Ezinezko ziren horiek guztiak posible izatea ahalbideratu dugu, egunez egun eta urtez urte lanaren bitartez eta gazteon ilusioarekin, gure inguruko errealitatea aldatzea lortu dugu, eta etorkizunean ere horrela izango da guztion bultzadarekin.

 

        Horregatik, datorren Martxoaren 8an Gazte Eguna ospatuko dugu urtero bezala, aurten 10. edizio berezia izango dugularik:

 

Goizeko 12:00tan, Sinkoña irratia izango da foru plazako kioskotik eta graffiti txapelketa ospatuko da foru plazan bertan.

 

12:30tan, haurrentzako jolasak eta puzgarriak izango dira.

 

13:00tan, pregoia izango da foru plazan eta honen ostean trikipoteoa abiatuko da.

 

14:30ak aldera, herri bazkaria plazako arkupetan.

 

Bazkalostean, 16:00ak aldera, mus txapelketa burutuko da.

 

18:00tan kale animazioa izango da, kale antzerkia, malabareak…

 

19:00tan, txokolatada foru plazan.

 

19:30tan mamotxorroak aterako dira herritik zehar.

 

20:00tan, kalejira izango da “autogestioaren bidetik gaztetxea eraiki!” lelopean.

 

21:00tan, parrillada izango da foru plazan.

22:00tan, kontzertuak foruen plazan: EARLY REFLECTIONS (reggae banda, 10.gazte egunaren abestiaren egileak), PIKUTARA (80. hamarkadako punk talde mitikoa) eta ondoren erromeria TRIKIZIO taldearen eskutik. Kontzertuak doan izango dira.


Utzi iruzkina: