Euskarak tren-enpresetan pairatzen duen diskriminazioaren aurka atera da LAB Gasteizen

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2011-04-20 00:00

Metro Bilbao eta EuskoTreneko 30 langile baino gehiago bildu dira gaur Gasteizeko Legebiltzarraren aurrean. Langileekin izan dira, halaber, Amaia Almirall eta David Rasines LAB sindikatuaren zuzendaritzako kidea eta garraio arduraduna, hurrenez hurren.

"Euskararen normalizazioan atzerapausorik ez!" lelopean egin duten elkarretaratze honen helburua Iñaki Arriola Garraio Sailburuari interpelatzea izan da, legebiltzarrean agerraldia izan baitu, bi enpresetako euskararen normalizazioaren inguruko azalpenak emateko. EuskoTrenen eta Metro Bilbaon Euskara-planak geldituta daude eta azken lan-eskaintzetan euskara jakitea ez da eskatu.

Urtarrilean EuskoTrenen eta Metro Bilbaon egindako lan-eskaintzen deialdietan legea urratzen zela salatu zuen LABek, eta bertan behera uzteko eskatu ere bai. Era berean, LABek dei egin zien Eusko Jaurlaritzari eta tren-enpresen kudeatzaileei errotik aldatzeko EuskoTrenen eta Metro Bilbaon daramaten hizkuntza-politika eta elkarretaratzeak egin zituen bi enpresen egoitzen aurrean. Gutuna helarazi zien bi enpresetako zuzendariei. Oraindik ez du erantzunik jaso.

LAB se ha manifestado en Gasteiz contra la discriminación del euskara en las empresas ferroviarias

Más de 30 personas de las secciones sindicales de LAB en Metro Bilbao y EuskoTren se han concentrado hoy miércoles, 20 de abril, frente al Parlamento de Gasteiz, acompañados de Amaia Almirall y David Rasines, miembro de la ejecutiva y responsable de Transportes del sindicato LAB respectivamente.

El motivo de esta protesta, bajo el lema "No más pasos atrás en la normalización del Euskara", ha sido la interpelación al Consejero de Transportes Iñaki Arriola, que en comparecencia parlamentaria ha hablado sobre la situación de los planes de euskaldunización en ambas empresas.


Utzi iruzkina: