Kuxkuxeroentzat

kuxkuxean 1456150631780 k u x k u x e a n | 2008-04-04 16:10

 

Kaixo!

 

     Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak gara eta Mendeberri proiekturako taldeko blog bat sortu dugu, bere helburua aldizkari birtual bat sortzea delarik. Proiektu horren taldekideak Nora Folguera, Olaia Juaristi eta Eneko Botana gara.

 

     Kuxkuxean izena jartzearen arrazoietako bat Euskal Herriko, Espainiako eta Estatu Batuetako reality show-ak konparatzen eta horien berri ematen jardungo garela da. Gaur egun munduan zehar hainbat reality show dauden arren, guk hiru herrialde horietakoak aukeratu ditugu, horien artean ezberdintasun nabarmenak baitaude.

 

     Era guztietako testuak agertuko dira gure blogean: erreportaiak, albisteak, kronikak… eta gainera, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez izango dira.    

 

Ea gure bloga gustatzen zaizuen! Gu bitartean kuxkuxean ibiliko gara!


Utzi iruzkina: