Kim Jong Un-ek Alejandro Cao de Benosen gutuna jaso du

kfaeuskalherria 1456150392071 kfaeuskalherria | 2012-02-12 18:01


Kim Jong Un Agintari Gorenak Alejandro Cao de Benos, Korearekiko Laguntasun Elkartearen (KFA) presidenteak urtarrilaren 28 bidalitako gutuna jaso du, internet bidezko Nazioarteko Konferentzia dela eta.

Horrela dio gutunak:

Berorren Gorentasuna Kim Jong Un errespetatua, Kim Il Sung Presidentearen Jaiotzaren Mendeurrenerako Nazioarteko Prestatze Komiteak eta Korearekiko Laguntasun Elkarteak nazioarteko internet bidezko mintegi bat prestatu genuen Jutxe Garaiko 100ko (2011) abenduaren 24ean ”Kim Jong Il burkide Aitzindari handia beti bizi da gurekin” izenpean, munduari jakinarazteko Aitzindariaren bizitza hilezkorra, bere egintza iraultzaileak eta bere esfortzu pairamentsuak Kim Il Sung Presidentearen desira errealitate bilakatzeko.

Gaur arte, munduko gutxienez 26 miloi 500 mila erabiltzailek ikuskatu zituzten Aitzindariaren egitandi iraultzaileei buruzko argazkiak, abestiak eta bere egintzen gorespen hitzaldiak. Mintegiko parte-hartzaileek Kim Jong Il-en brontzezko estatua Pyongyango Mansu muinoan eraikitzeko ahobatezko desira erakutsi zuten, Kim Il Sung-en brontzezko estatua dagoen leku berean.

Kim Jong Un Mangyongdae Eskola Iraultzailea bisitatzen dagoen irudiak adore handia eman digu guri, Jutxe aberria defendatu eta goraipatzeko borrokatzen dugunoi.

Osasun ona opa dizut.

Gora Berorren Gorentasuna Kim Jong Un Jenerala!


Utzi iruzkina: