KORRIKA KULTURALA KARABIEN. LIPDUBa

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2013-02-22 18:05
1

Badator Korrika!!

18. Korrika badator eta aurten be Korrika Kulturaleko ekintza prestetan hasi gara. Polita irudituten jaku, Korrika aitzaki hartuta herriko gazteak batu eta danon artean Eman Euskara Elkarri lelopean zeozer sortzea.

Egun horretan herriko gazteak batu eta  danon artean Korrikaren aldeko lipduba grabetea proposatuten deutsuegu, gazte talde bakoitzak Korrika 18rako Esne Beltzak egin dauan kantako zati bat landutea eta Martxoak 2an antolatu nahi dogun Korrika Kulturala egunean danon artean grabetea.

Gure asmoa herriko gazteak batzea bada be, Lemoako herritar guztieri gonbidapena luzatuten deutsuegu, lipduba koloretsuagoa, alaiagoa eta parte hartzeailagoa izan dadin.

Beraz, Martxoak 2an arrastiko 15.30etan gaztetxe azpiko zelaian itxaroten zaituegu.

Korrika Lipduba Lemoan

piruleta

piruleta 2013-02-24 23:15 #1

Ba gustetan jata iniziatibea..

Polite da herriko gazteak batu eta zeozer sortutea...... ganera Korrikan aldekoa bada.... ba... perfekto!!

Ia jentea animetan dan eta Karabire hurbiltan dan.....

Utzi iruzkina: