Jaiek 2009

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2009-07-27 13:08
2

Ostegun honetan hasten dira Lemoako jaiak, eta urtero bezala, Harriketarrak  gazte asanbladatik gure ekarpena egiten diegu herriko jaiei. Aurtengoa berezia da guretzat gainera, gazte asanbladaren 10. urteurrena ospatzen ari garelako. Hamarkada luzea joan da Lemoako gazteok antolatu eta autogestioaren bidetik ametsak errealitate bihurtzen hasi ginenetik, eta hementxe jarraitzen dugu, pertsona eta ekimen berriekin baina norabide berdinean. Gaur eguneko gaztetxean 9 dira betetzen ditugun urteak. Guzti honegatik, bereziak dira guretzat aurtengo jaiak.

 

Urteurrenaren ospakizuna dela eta, pregoia botatzeko aukera eskaini digu jai batzordeak datorren ostegunean, arratsaldeko 19etan udaletxean. Barikuan, uztailaren 31an, eskaintza bikoitza prestatu dugu; alde batetik kirol desafioa antolatu dugu arratsaldeko 17etan. Txikon, Utxu eta Mendieta izango dira protagonistak aizkora eta korrika egitea bilduko dituen proba ikusgarrian. Beste aldetik, Willis Drumond  Baionako taldearen kontzertua ere izango dugu gaztetxean barikuan, 21etatik aurrera.

 

Abuztuaren 1ean gaztetxeko bazkaria ospatuko dugu harriketarrok, eta domekan “Ciclown” kale antzerkiarekin ekingo diogu jaien azken egunari, 19etan hasita. Bukatzeko, harriketerraza tradizionala jarriko dugu martxan 20etatik aurrera. Aurten Sahararekiko elkartasun ekimen baten baitan kokatuko dugu harriketerraza eta jatekoa, edatekoa, hizketalditxoa, jolasak, LT aldizkariaren ale berria,... izango ditugu bertan.

 

Gaztetxeko programazioaz gain, eta jai batzordeko kide ere bagaren neurrian, programa ofizialean ere hartuko dugu parte, jai herritar eta parte hartzaileen aldeko apustuarekin jarraituz.Gogoratu aurten txosna gunea eta kontzertuak gaztetxe ondoan kokaturik egongo direla. “10 urte; milaka amets, norabide bakarra

Kanpotarra

Kanpotarra 2009-07-27 18:11 #1

Zorionak 10 urte honeingatik, mezidu dozue eta!<br />

LT

LT 2009-07-28 15:43 #2

Eguen goizean asanbladakide biri elkarrizketa gorbeialde irratian, ez galdu!!!


Utzi iruzkina: