Hamabostaldie martxan dau!!

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2009-12-23 16:25
3

Martxan bota dogu aurtengo hamabostaldi kulturala, astelehenean hasi ginen eskolan umeantzat antolatu gindun zirko emanaldiegaz; ume piloa, irakasleak ta artistak be pozik, gu pozik... eta inportanteena, umeak pozik!

Saharari buruzko bideo eta hitzaldie izin zirean hurrungoak, eta saharar gazte baten eskutik ezagutu ginun bertako egoerea, eta bertako te tipikoa be prestau dozkuen. Gaur musika eskolakoan emanaldie dekogu, ekintza berezie da, lehenengoz datozelako gaztetxera eta ez dalako normalean holango musikarik eskeintan gaztetxean, merziko dau hurreratuteak.

Turnoan zozketak inde dauz, eta gaztetxean dekozue ipinite bakotxari zer tokau jakon.

Akabau orduko beste ohartxu bet; 28en Kolonbiari  buruzko hitzaldia egongo da, kartel generalean ez da agertan azkenengo orduko gauzea izin dalako. Komite Internazionalistak taldekoan bidez kolonbiar bat bere esperientzie kontetan etortea lortu dogu. Seguru zer entzun, ikisi ta hausnartu egongo dala...

kolonbia hitzaldi

2009-12-23 16:56 #1

Bai Karabie Gaztetxean hasi de aurtengo hamabostaldi kulturala, eta lehenengo ekintzak oso ondo egon dire. Animau eta parte hartu datozen ekintzetan! Gustu eta kolore guztietako ekintzak antolatu dauriez Harriketarrak, beraz hurbildu eta gozatu!!!

2009-12-23 16:59 #2

28en  Kolonbiari buruzko hitzaldie egongo dala irakurri dot, ziur oso intesantea izingo dala, hurreratu beharko da!!!

... 2010-01-07 12:37 #3

ZORIONAK KARABIE!!

Aurten be Hamabostaldiko listoia altu itziozue!! Jarraitu lanean; ederto zabizie!!

Utzi iruzkina: