HAMABOSTALDI KULTURALA KRONIKA (II)

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2013-01-08 19:43
1

Amaitu da aurtengo Hamabostaldi Kulturala eta hemen doa bigarren kronikea.....

TXATXA DEI

Hasteko, Txori Moskeaure, zuzenean, benetan jolastuteko aukerea eukin gendun. Hainbeste bider jolastu dogun joku birtualera, behingoagaitik bada be errealitatean jolastu gendun bai gaztetxoagoak, bai nagusiagoak. Ez zan erreza izin, .... baina saiatu, saiatu ginen!!
Honen ostean Txatxa Irratia! Barre zenbet gure egin ginun, Arratiko musika taldean inguruen be berba egin eben Elorz eta Pablok. Eta elkarrizketak: LT-ko akziodun ohia Billy, Galarza XI eta Larregi-tarrak.

IMG_4911

IMG_4960

IMG_4996
IMG_5004
IMG_5017

IMG_5019

Hau amaitu ostean "Todo o Nada"  bakarlariez gozatu gendun. Gaixorik etorri zan baina bueno... ahal izin zauena egin eta gustora egon ginen!

IMG_5035

"STEREO" antzezlana Miren Gaztañagaren eskutik.

Antzezlan ederra! Gustora ikusteko eta gainera hausnartuazo egiten dauena. Antzezlanaren ostean tertulia bat egitea proposatu eban Mirenek eta bertan lanaren inguruen berbaz egon ginen, ze pentsauazo egin euskun, ze sentsazino sorrarazi.....
Beste barik.. ikusteko aukerea badekozu... ezeizu birriten pentsau!!
Adrianek be lan ona egin eban argiekaz... esan behar dogu...
Eskerrik asko bikote!

IMG_5078
ERREKA GARBIKETA
Jente asko egon ez baginen be nahikotxo garbitu ginun! Ederto pasau ginun eta zelan ez, barre batzuk be bota ginuzen!! Zelako txarrikerie dekogun gure erreka bazterretan!! Zapatak zenbet gure.... Bueno eta esan behar da erruda gigante bat be atara ginule ee.. kostaute baia badakizue... burugogorrak gara harriketarrok!

20121229_112801

20121229_122851

"AL SON DEL PUNK" liburuaren aurkezpena. Josu Truebak sortutakoa.

Sano interesgarrie! Cubako Punk-aren zirrikitu ezberdinek kontetan dauz argazkien bitartez. Liburue ikusgarrie da, eta bera sorkuntza prozesu guztie kontetan be entzutekoa!
IMG_5086

FUTBOL PARTIDUE eta "BOU" taldea gaztetxean

Futbol partiduen inguruen... ba... gol batzuk egon ziren. Gazteagoak zaharragoak direnan kontra jolastu zaurien... ta nork irabazi zauen... oso argi ez dauela pentsetan dogu!! Argazkirik be ez zan atara.. pentsau...

Ta gero... poteoa... ohiturea ez galtzeako!!

Gauean urte barriegaz greban dauzen Cementoseko langilean "txokora" hurbildu ginen gure musika karromatoagaz. Hortik.. gaztetxera eta bertan.. BOU- ren kontzertua!! horren ostekoak.... ez doguz kontetan!!

la foto
Euskal Herriko Gaztetxe eta Asanbladen informazio liburuxkaren aurkezpena

Miren Madariagak egindako lan honek gazte asanblada kide barrieri zuzentuta dago gehienbat. Oinarrizko informazioa emoten dau eta hasi barriek ez garenontzako be hausnartuteko eta eztabaidatuteko aukera ederra izan zan. Aukera hori ez ginun galdu eta tertulia polite sortu ginun.

Laster hemen eukiko dozue liburuxkea irakurri ahal izateko!

"KAFE ALEAK" liburuaren aurkezpena

Proiektu honek musikeagaz deko zerikusie baina kafea eta gailetak tartean egoten dire euren gustoko musika taldeak entzun eta horren inguruen eztabaidatuteko orduen.
Pertsona ezberdinen aportazioakaz egindako liburue da beraz, aberatsa eta anitze. 
Proiektu ezberdine eta interesgarrie, berataz jakitea penea merezi dauena! Oingoan be zeozer ikisite joan ginen etxera!

20130103_195652

Palestina-ren inguruko hitzaldia GITE-ren eskutik


Hitzaldie eta bideoa ikusteko aukerea euki ginun. Ondo azaldu eben zein dan Palestinako benetako errealitatea, historia, gatazkaren kausa errealak, gaur eguneko errealitatea, ....

Hau be sano aberatsa!!!

STANKEIK

Aurtengo Stankeik deskribatuteko erabili ahal doguzen hitzek: gozamena eta kalitatea! Parte hartzea izugarrie izan zan bai eszenatoki ganean zein publikoak! Beste guztie zuen balorazioan esku..... bota eta esan esan beharrekoak....

Amaitu de aurtengo Hamabostaldi Kulturala! Betiko moduen behar asko eginda baina gehau gozatu eta ikisten... hurrengo urtean gehau eta hobeto!
Hau amaitu da baina ez ahaztu Karabiko programazioa ez dala eteten!! Adi egon!

Oharra: bariku honetan, urtarrilak 11, ohizko asanbladan hamabostaldiko balorazinoa egingo da, beraz, bai blogetik zein bertara hurbildute zeozer esateko dekonak.... esatea baino ez deko!!

ESKERRIK ASKO HURBILDU ETA PARTE HARTU DOZUEN GUZTIORI......

mikel goñi II

mikel goñi II 2013-01-09 12:53 #2

Barre asko bai.. baina nor da galarzaXI? Argazkian agertzen dan mutil liraina galarzaVI da..!!!


Utzi iruzkina: