HAMABOSTALDI KULTURALA KRONIKA (I)

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2012-12-26 22:38
3

Bagauz bagauz!!! Barikuen hasi zan Karabiko Hamabostaldi Kulturala eta kronika honin bitartez programazinoko ekintza ezberdinen laburpentxue egiten saiatuko gara......

KARABIE IPUIN KONTALARI ESKOLAN

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako umeakaz aritu ginen, ipuin kontalari, dinamizatzaile, aurkezle, ....

"Nola dastatu ilargia" ipuina kontatu eta antzeztu gendun, umeak be gelatan egindako txotxongiloekaz parte hartu ebelarik. Polita izan zan....

Lehen Hezkuntzankoekaz mailaka banatutako taldeak egin genduzan. Bizikedetza landuteko asmoz talde ezberdinak  bizikidetza landu eta bizitzeko lagungarriak diren hitz eta estrategiekaz jolastu gendun. Eta talde bakoitzak landutako hitz guztiak batu eta borobiltzeko jolas erraldoi eta kooperatiboen bidez puzzlea osatu gendun!! Koloretsua eta dibertigarria izan zan...

Argazki eta bideoak hurrengo krokiketan


XABI SOLANO eta DZ KONTZERTUA

Ona bai ona!! Giro polita egon zan, jentea dantza eta dantza..... gustora egon ginen bai!!

Solanok gitarra eta trikia eskuan eta DZak platerak, kontzertu ona entzuteko aukerea aukin gendun. Kanta lasaitxuago eta mogidutxoagoak, gorputze ederto astindu gendun gaztetxean..... IMG_4633

IMG_4653
  IMG_4668

OLENTZERO GAZTETXEAN

Aurten be etorri zen Olentzero gaztetxera... basotik Arantxera eta Arantxetik Gaztetxera!!
Ume, gazte eta heldu piloa hurreratu zan gaztetxera bera agurtu eta ongi etorri egiten... Olentzerok opariek bananduten ebazan bitartean abestu eutsagun eta han joan zan beste gaztetxe batzutara be umeakaz egon eta opariek bananduten.... herrian falta doguzanari be keinu berezia eginez....

IMG_4776

IMG_4817

 ARTELANEN ERAKUSKETA

Martitzenetik Karabiko pasilloa arte erakusketa bihurtu da. Lemoako, Areatzako eta Dimeko lau artista gaztek bertan ipini dabez euren arte lanak, danetikoak, .....

Bariku, abenduak 28rarte egongo da.

Etorri, ikusi eta flipau........ IMG_4846

TRUKE AZOKA ETA PINTXO LEHIAKETA

Zelako kategorie!!!

Azokan edozer gauze truketako aukerea egon zan arrasti guztien zehar.... danerik ekarri eban jenteak.. cdak, erropea, norberak kultibautako bedarrak, sekretoen maletak, .... bitxikeriek be egon ziren eta truke interesgarriek be....

Pintxo lehiaketa!! Kategorizkoa!! Hamasei pintxo lehian, eta ez edozelakoak.... Epaimahaiak ez eban erraz auki irabazlea zein zan ... baina azkenean emon eban bere epaia eta...... URTI izan zan irabazlea!! Pintxoaren izena:  La Kontxa de la Lola. Osagaiak: piper berdea, gorrie, kipulea, setak, galeperraren arrautzek eta saltxa magikoa.....

IMG_4868

  48238_382624948498896_1809484839_o

Argazki eta informazio gehiago hurrengo krokinetan.... baina... badakizu ez dau bertara etorri, ikusi eta bizitea baino kronika hoberik...

Ondino onena etorteko dau...... Txatxa- Dei, Hitzaldi eta Liburu Aurkezpenak, Estankeik.....

Adi: Urtebarrien, urtea hasi barri, kontzertua- Cementoseko langileei elkartasun keinua!


tzaile

tzaile 2012-12-29 18:34 #1

Penea da guk gure buruentzat indako ekintza partehartzaileatan hain jente gitxi egon dala jakitea (truke azokan 8 ta erreka garbiketan 7 esan doztienez). Itxura baten gehau gurogu gauzen "ikusle" izatea "aktore" baino. Reflexino bat behar da.

tzaile

tzaile 2012-12-29 18:34 #2

Penea da guk gure buruentzat indako ekintza partehartzaileatan hain jente gitxi egon dala jakitea (truke azokan 8 ta erreka garbiketan 7 esan doztienez). Itxura baten gehau gurogu gauzen "ikusle" izatea "aktore" baino. Reflexino bat behar da.

zirika

zirika 2012-12-30 17:45 #3

Ados!! horrek zer pentsauazo emoten dau.... horren arrazoia benetan zein dan aztertu eta hausnartu behar da..... hori izingo da eta pausuz pauso egiten dogun bidea markauko dauena eta......<br /><br />...... niretzat arduratuaza behar doskun datue da......<br />


Utzi iruzkina: