HAMABOSTALDI KULTURALA KARABIEN

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2015-12-21 21:35

Gaur hasi dogu Hamabostaldi Kulturala. Eskolan egon gara, lehenengo txikitxuenakaz, Karabie oihanean sartu eta ilargie ikututea eta zatitxu bet jatea lortu dogu. Animalien lagun in eta istorio polit bet entzuteko aukera aukin dogu! Ilargira badoaz animaliak.... handiak eta txikiak animaliak!!!!

Gero Lehen hezkuntzakoakaz jolastu dogu!! Danon artean Harrotxu letrak egingo doguz jolastokien eta harro amaitu dogu eguna dantzan eta euskeraz!

 

Abenduak 24an, Olentzero etorriko da gaztetxera!! Menditik bajatu eta Arantxetik pasaute Elizondora helduko da 18.30etan. Bertan etxongo dotsegu! Hator Hator mutil etxera.....

Abenduak 27an 19.00etan,  Bisaiak. Jauziaren aurpegiak proiektuaren aurkezpena!!! Dokumentala ikusi eta sortzaileen ahotik entzun ahalko doguz proiektuaren asmo, gogo eta nondik norakoak!

www.zuzeu.eus/euskal-herria/bisaiak/

Abenduak 28an Txatxamurke egune! Emoten dau izena aldatu jakola baina ez... Txatxakurke izenagaz jarraituten dabe!!! Egun guztiko egitaraue aukingo dogu!! Goizean emailez pertsona ezberdinak proposatu dabezan lemoako zuhaitz ezberdinak ezetu eta bisitetako ibilaldie, gero bazkarie eta amaituteko kontzertue, Jeloskor Arratiko taldea. Sorpresa gehau be egongo dire... seguru!!

 

Abenduek 29en pintxo lehiaketa, zelan ez!! Mitikoa da hau... Karabien beti gustau jaku ondo jatea... 20.00tan aurkeztuko dire pintxoak lehiaketarako!

 

Abenduak 30an 19.30etan ADARRETATIK ZINTZILIK antzezlana! Antzezleak ez dire barriek Karabien eta ondo pasatu eta gozatuteko aukera izingo dogule duderik ez dekogu!!

 

Abenduak 31an Truke azoka! Urtea amaitako etxean erabili barik dekoguzen liburu, boltso, cd, erropa, instrumentu, ....en eroan eta trukea egingo dogu! Seguro beste pertsona batek dekonetik zeozer erabilgarria erabilgarrie eta gustetan jakune topetan dogule!!12.00etatik aurrera elizondoko arkupetan egongo gara!!

Abenduak 1ean hitz bi atarako dire kajatik eta abenduek 3rarte egongo da kortoa iteko astie!! HItz bi atarako dire. Bat objetu bat izingo da, zein kortoan zehar agertu beharko dan. Eta bestea hizt bet izingo da, kortoagaz zerikusie aukingo dauena. Abenduek 3en 19.00tan kortoak aukeztuko doguz, zeozer jateko egongo da... eta lehiaketa txikitxu bet be egingo dogu!

Abenduak 2en Reggae Gaua!! 22.00etatik aurrera, gaue hasteko Selector Runto eta Radio Rasta Djak, gero  kontzertue Iseo & Dodosound taldetaren eskutik! Barañaietik datorren taldea eta gaue amaituteko Nebula Seletah Dja!

Abenduek 4ean EUSKAL HARRIAREN ABD proiektu zinematografiko kolektiboa ikusteko aukera izango dogu!! Proiektu interesgarrie...  

www.euskalharriarenabdak.com

eta Abenduak 5ean 23.00etan Stankeik!! Ez da askorik esan behar.....

 

Abenduak 24etik Urtarrilak 5ra DONBASSekin ELKARTASUN EKIMENA!Laguntzarako bilketa kanpaina!! Euskal Herria Antifaxista eta Euskal Herria Donbass Komiteak antolatu dauen ekimena da hau eta bilketa puntu bat Karaibe Gaztetxea izango da. Medikamentu eta higienerako materaia batuko da: Latex ekularruak, batak, bisturiak, gasak, tiritak, antibiotikoak, sueroa, haginetako eskubilak eta pasta, umeentzako jaboia, gela, toalita bustiak, umeentzako eskola materiala, konpresak, pixoihalak (ume/adindun)..... 

Animau!! Hurbildu Karabiera Hamabostaldi Kulturalean!!

 


Utzi iruzkina: