Gazte Eskola

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2009-02-23 17:40

Asteburu honetan,otsailaren 27tik martxoaren 1era, GAZTE ESKOLA ekimena burutuko dugu Lemoako Karabie gaztetxean. Programazioa osatuta dago, eta benetan, merezi izango du parte hartzea. Animatu zaitez!!

GAZTE ESKOLA copia

 

Jardunaldi hauetan autogestioaren inguruko esperientzia ezberdinak elkartrukatu eta ezagutzea da gure asmoa, gaztetxea ere ikasteko gune aproposa dela baieztatuz berriz ere, eta gure inguruko ekimen eta borroka ezberdinei ateak zabalduz.

Otsailak 27, ostirala

19:30etan: Autogestioarekin loturiko ekimen ezberdinen arteko mahai ingurua, bakoitzak bere esperientziak azalduz eta eritziak elkartrukatuz. Partehartzaileak; Musikherria, Gaztesarea eta Hala Bedi irratia.

Afalostean; Bideo emanaldia (zein bideo zehazteke)

Gauean; Gaztetxean bertan lo egiteko asmoa daukagu, eta gauean egiteko joko batzuk prestatzen ari gara.

Otsailak 28, larunbata

12:00etan: Bilboko Okupazio Bulegoaren aurkezpen hitzaldia

14:00etan: Bazkaria

17:30etan: Erresistentziaren inguruko hitzaldi-tailerra Itoizko solidarioetako kide bate eskutik

Gauean: Kontzertua Triphasik taldearekin (Zizur)

Martxoak 1, igandea

18:30etan: Arratia eta inguruko gazte asanbladen topaketa.


Utzi iruzkina: