...eta martxorako zitak!

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2007-03-06 22:37
2

Martxoa ederto hasi dogunez, ederto jarraitzeko asmotan gabiz, eta horretarako programaziño hauxe prestau dogu;

Martxoaren 17rako HERRI JAIA antolatzen gabiz Lemoako koadrilekin batera, herrian giro apur bat sortu eta herriaren partehartzea sustatzeko. Eguna goizean goiz hasiko dogu, Ganzabal mendi taldeak eta Lemoako eskolak Korrika kulturalaren barruan antolatutako mendi martxagaz. Egurdian bazkari herritarra egongo da Zubisiku tabernaren laguntzagaz eta 18etan El Tenderete txontxongilo taldearen 11 gatazka ikuskizuna izango dogu, hau be korrika kulturalaren barruan. Eguna amaitzeko bertso-triki-poteo mundiala egingo dogu Lazkano eta Ostolaza bertsolariekaz batera. Gure asmoa elkarlan honek gerora ere jarraipena eukitzea da, eta herritarron artean loturak sortzea herri giroa berpiztuz.


Martxoaren 30ean, 20ak inguruan, Mikel Egiluz bakarlaria etorriko da gaztetxera, bere zuzenekoa eskainiko digu gazte gasteiztarrak.


Eta martxoa amaitzeko, 31an, sagardotegira joango gara harriketarrok, Hernanira. Bazkaria izango da eta etorri gura dozuenok ahalik eta arinen emon izena gaztetxean.

ARLANPEKO OTSOAK

ARLANPEKO OTSOAK 2007-03-11 22:15 #1

GOIZEAN PLAN ALTERNATIBOA LEMOAKO AUZOETATIK.<br />Ume txikiekin egiteko moduko ibilbide bat&nbsp; (karroekin eta guztiz) antolatu dogu zapatu goizerako (10etan gaztetxe ondoan). Bakoitzak etxetik hamaiketakoa eraman behar dau eta gutxi gora behera eguerdiko ordu batetarako bueltan egongo gara. Beraz animatu.....<br />

kantsute F.T

kantsute F.T 2007-03-13 10:29 #2

Gose apur bat egiteko ez dago txarto.Karroena ondo irudituten jata baina bueltan igual nagusien bat ekarri beharko dozue karro ganean


Utzi iruzkina: