Chorizo de Loc@s; Argentinako kronikak

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2010-08-16 15:28

Harriketar idazle bat Argentinatik zehar, astero bere testu bat gure blog honetan eta guzti hau argazki eta irudiek lagunduta. Literatura eta komunikazioa biltzen dituen proiektu berritzaile honekin erabaki dugu abuztuko lozorro hau astindu eta berriro ere martxan jartzea.

Gure "korrespontsal tangeroa" izango da testuen iturburua, eta harriketarrok arduratuko gara bere kontuak munduari helarazteaz sarearen bidez, gaztetxeko blog honi bizitasun eta erabilpen gehiago emateko asmoz.

txorizo de lokos

Ba beste barik, gu saiatuko gara emandako hitza betetzen, zuek ere hortik ibiltzea baino ez zaigu falta. On egin!

 

Korresponsal tangeroa


Utzi iruzkina: