KOMUNIKABIDEAK

Zinemaldiari buruz egin dugu lanean ikasi dugu lagun talde baten idea batek zer nolako indarra eta garrantzia hartu dezaken lanarekin eta esfortzuarekin. Gainera, interesgarria izan da jakitea Zinemaldiak erakunde bezala mundu mailan duen garrantzia, egiten dituen proiektuak eta jaso dituen pertsonaia eta pelikula desberdinak. Zinemaldiari, beste erakunde eta komunikabide askori bezalaxe, Euskal Herriko, Espainiako zein Europako egoera ekonomikoak eta politikoak asko eragin zion. Hala ere, gaur egun Euskal Herriaren izenari eta turismo jarduerari eragiten dion onura. 

Egunari hasiera emateko Bizkaia Irratiari buruz hitz egin genuen. 1937an sortu zenez, Elizak komunikabide honen gainean eragin handia zuen. 1990tik aurrera, ordea, menpekotasun hau galdu eta irrati aske izateko aukera izan zuen. Bizkaia irratiak bizkaieraren aldeko apostu finkoa egiten du, eta lan talde txikiaren eta espazio zein baliabide murritzen gainetik aurrera ateratzea lortu dute. 

Berria aldizkaria milaka harpidetun dituen komunikabidea da, eta hauek dira erakundearen diru sarrera guztien emaileak. Soldatak 1-2 prozesuarekin aurrera eramaten dira. Nire ustez gehien harritu eta interesatu zaiguna hitzaldia emateko era originala izan da. Gainera, euskararekiko apostua eta emakunderekin konpromiso handia duen komunikabidea da. 

Argia euskara hutsean idazten duen komunikabidea da. Bere hasieratik erlijioaren indarrak aldizkaria zapaldu zuen, baina 1980tik aurrera komunikabidea askea izatea lortu zuen. 26 lagun dira enpresan, bakoitzak zeregin desberdinekin. Modernitatea izan da betidanik taldearen leloa eta teknologia berrien alde egin dute beti komunikabide gisa garatzeko. 

11TB euskarazko telebista eta komunikabide gisa hedatzeko egitasmoa izan du beti. Euskara hutsean jarduten dute. Hasieran lizentziarik gabe jarduten zuten. Hamaika izena aniztasunari dagokio. Gehien arritu egin didana komunikabide honen biziraute gaitasuna izan da, izan ere, euskara hutsean egiteak sektorearen merkatuan ate asko itxi egiten ditu eta hala ere ez dute galdu harekiko konpromisoa.


Utzi iruzkina: