MARTXOAK 27 ARGAZKI MAKINA ETA SOZIALISMOA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:25

Argazki kamera 1826 urtean Parisen agertu zen, Ntèpce frantsesaren eskutik. Ez da 1842. urterarte teknologia berritzaile hau Euskal Herrian sartzen dela. Hortik aurrera, hainbat aldaketa eta eboluzio eduki du tresna honek. Aipatzekoa da Lumière anaiek 1903. urtean koloretako plakak patentatu zituztela (tipo hauek zinema iraultzatzeaz gain koloreko argazkiak ateratzeko lehenengo pausuak eman zituzten ere).

Baina nola lotzen dira argazkiak sozialismoa bezalako ideologiarekin?. 1880. urtean egunkariek haien orrietan argazkiak sartzen hasten dira. Erlazioa? Argazkiak, irudiak, testuak baino errealitatearen errepresentazio fidelagoak dira. Sozialismoa horretan oinarritzen da; errealitatearen irakurketa bat egiten (iragana kontuan hartuz) etorkizun hobeago bat planteatzeko. Nola erakutsi fabriketako langileen baldintza penagarriak edo boterearen gehiegikeria momentu horiek infinitu egiten dituzten argazkien laguntzaz ez bada?

Argazkiak armak dira. Fusilak baino boteretsuagoak. Kontzientzia sortzeko balio dutelako. Robert Caparen muerte de un miliciano nire burmuinean grabatuta geratu zen ikusi nuen lehenengo egunetik. Argazki honek argi uzten du Gerra Zibila ez zela izan bi bandoen arteko gerra bat, eta herriak ez zen bi bando horien arteko subjektu pasiboa izan: herriak estatu kolpe batez babestu zen. Hori guztia iradokitzen dit argazki horrek. Errealitate hori erakuzten dit.

Guztatuko litzaidake Pasolini zuzendari italiarrak zinemari buruzko ematen zuen definizioa komentatzea: errealitatea hartzen duten hainbat plano sekuentzia, muntaiaren bitartez istorio bat kontatzen dutenak. Neorealismo italiarraz hari gara, errealitatea oinarri zeukan zinema. Argazkiekin berdin gertatzen da. Izan ere, zer da errealago irudi bat ez bada?

Norma Rae pelikula nahiko aspergarria iruditu zait. Gainera, liberatu sindikalaren irudia neukan buruan tipoa ikusten nuen momentu guztian. Nola borroka dezake tipo batek langileriaren eskubideengatik bera langilea ez bada?


Utzi iruzkina: