MARTXOAK 22 TELEGRAFOA ETA LIBERALISMOA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:23

Zer izan zen lehenago? Oiloa ala arrautza? Aldaketa sozialak ala garapen komunikatiboak?

XVIII. mendean gaude. Konkretuki mendearen erdialdean. Ingalaterran hasitako prozesuak aldaketa sozial, politiko-ekonomiko eta teknologikoak dakartza. Gaur egun, prozesu horri industria iraultza deritzogu. Fabriketako buruzagiek, aurrerapen teknologikoez baliatuz, ahalik eta produktu kantitate handiago ahalik eta prezio gutxietan ekoizten saiatzen dira etekin gehiago irabazteko ahaleginetan. Produktua merke ekoiztu etekin handia bilatzen; bai lagunok, kapitalismoa sortu berri da. Merkatuak berak maneiatzen ditu orain biztanleriaren bizitzak, eta merkatua oso berekoia da. Fabriketako buruzagiek gero eta diru gehiago lortzen dute, langileek, berriz, gero eta egoera prekarioagoan bizitzera behartzen dituzte. Dickens-en nobela batetik ateratako pertsonaiak datorkiz burura, baina errealitatea fikzioa gainditzen du.

Zapaltzaile eta zapalduak. Ugazaba eta morroiak. Buruzagi kapitalistak eta langileria. Klase sozialak berrantolatu egin dira liberalismo ekonomikoaren sorrerarekin. Baina zapalduen bandoan klaseen harteko borrokan arituko diren hainbat ideologia sortu berri dira ere, anarkismoa eta komunismoa, besteak beste.

Telegrafoa festa honen erdian sortzen da. Erabilera militarra zeukan tresna honek publikora aurkezten da garai honetan. Estatu Batuek, liberalismo ekonomikoa gogoz ezarri zuten, beraz, telegrafoa enpresa pribatuek kudeatzen zuten. Frantzia bezalako herrialdeetan, berriz, estatuak berak kudeatzen zuen telegrafoaren erabilera, merkatuarekin egiten zuen bezala.

Telegrafoaren sorrerarekin, globalizazio prozesu bat gertatzen hasten da. Komunikazio sistema berriek globalizazio prozesuan parte hartze ezinbestekoa daukate, gaur egun bezala. Baina zer motatako mezua zabaltzen da? Galdera hau beste galdera batekin erantzuteko askatasuna hartuko dut: nork zabaltzen du mezua? Besteak beste, telegrafo sare bat ordaintzeko adina diru daukanak; fabriketako nagusiek, nobleziak, estatu buruzagiek, bankuek, kapitalistek. Orain bai, zer motatako mezua zabalduko dute kapitalistek? Kapitalismoarena. Eta gaur egun arte.

Beraz, eta hau guztiori kontuan izanda, lehen aurkeztutako galdera birplanteatuko dut: Zer izan zen lehenago? Aldaketa sozialak ala garapen komunikatiboak? Oiloa ala arrautza?

*Eranskina:Egoera hau azaltzeko aukeratutako film Daens izan da. Stijn Coninx zuzendari belgikarrak 1993. zuzendu zuen filma hau. Daens elizgizonak langileen eskubideen alde borrokatzen du pelikula honetan. Tipo hau benetan existitu zen eta pelikulak, besteak beste, elizarekin izan zituen liskarrak islatzen ditu. Pelikula lehenengo momentutik txarto sartu zitzaidan begietatik. Antje de Boeck-ek ez zidan ezer esaten, beti aurpegi berdinarekin agertzen baita pelikulan zehar, eta ia plano guztietan bere aurpegi iguala erakusten digute.  Argazkiari dagokianez oso txarra, argi gatzgabe eta konposizio oso sinpleak. Teknikoki ezin dugu inondik hartu. Baina pelikula honetatik gehien moskeatzen didana, eta klasean azpimarratu nuen bezala, hurrengo sekuentziak dira

:-Daens greba bat planteatzen du. Langileek greba onartzen dute queremos a Daens ohiupean. Elizgizon bat hartzen da proletalgoaren mugimenduaren irudi bezala.

-Daens diskurtso bat ematen hari da eta sozialistek guztiz onartzen dute. Jakin dezagun sozialistek ez dutela ezer lortzen pelikulan zehar Daens-en diskurtsora atxikitzen direnerarte.

-No importa casarme por la iglesia si es Daens quien la oficia. Hori esaten dio sozialista batek neska bati. No comments.


Utzi iruzkina: