APIRILAK 4 FRANKFURTEKO ESKOLA ETA TELEBISTA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:28

La ola filma jarri ziguten gai hau jorratzeko. Hainbeste maite dudan zinema alemaniarra. Pelikula hau ikusi eta gero sortu behar zen debatea sortu zen klasean. Pelikula hau askotan ikusi dut, beti pertsona desberdinekin, eta gehien gustatzen zaidana filma amaitu eta gero edukitzen ditugun elkarrizketak dira.

Klaseko debatean gauza askotaz hitz egin genuen. Totalitarismoak, demokrazia, talde bateko partaide sentitzea,. Baina atentzioa gehien piztu zidana adierazpen askatasunaz egin genuen gogoeta izan zen. Noiz hasi eta noiz amaitzen da adierazpen askatasuna? Besteen askatasuna urratzen dugun momentuan geldiarazi behar dugu adierazpen askatasuna? Adierazpen askatasuna geldiarazi behar dugu? Ezin dugu adierazpen askatasuna teorizatu. Lege batek ezin du adierazpen askatasuna definitu. Adierazpen askatasuna ez da egi absolutu bat, egi absolutuak existitzen ez direlako. Eta egi absolutu bat ez delarik, ezin da paperean idatzi. Nire ustez adierazpen askatasuna infinitua da. Ez dago mugatzerik. Kasu bakoitzean modu batean edo bestean interpretatu behar dugu, baina betiere errealitaterekin erlazionatuz, adierazpen askatusuna, berez, ez delako ezer errealitatearen eskutik ez badoa. Beraz, denok esan dezakegu nahi duguna; herria izango da hau epaituko duenak. Hazte oir autobusa bueltatxo bat eman dezake nire herritik, baina kristal puskatuekin aterako da.

*Zinema alemaniarra gustuko dudala aipatu dut. Hona hemen nire pelikula gogoenetako bat: Los Edukadores. Ez dauka gaiarekin erlazio handirik, baina film interesgarria da.


Utzi iruzkina: