Asteartea, urriaren 4a

No profile photo Jon Aguirreren bloga | 2017-10-04 09:42

Under Fire filmean, komunikatzaile baten ikuspuntutik planteatzen den gai eztabaidatsuena zera da: Nick Noltek antzezten duen pertsonaiak Rafael gerrillariaren gorpuari argazkia ateratzea, Nikaraguako jendeak azken hau bizirik dagoela pentsatzeko.

Nahiz eta komunikatzailearen kode deontologikoak kontrakoa esan (hots, kode guztiek diote esaten dute emandako informazioa zehatza izan behar dela), nik Noltek egin zuen berdina egingo nuke, argazki horrek Sandinistek gerra irabaztea eragin baitzuen.

Honetaz aparte, interesgarria iruditu zait pelikula, oso era errealean adierazten baitu gerra kazetari baten eguneroko bizitza.


Utzi iruzkina: