"SW librea euskaraz 2.0" tabletaren zozketa

jmbilbao 1456149179863 Informatika kontuak | 2013-06-22 17:17

Gaur ekainak 22an "SW librea euskaraz 2.0" jardunaldietan parte hartutako ikasleen artean "Sansung Galaxy tab 10.1" tableta zozketatu dugu. Azkenean, guztira, 32 ikastetxe parte hartu dute eta 1.500 ikasle inguru. Irabazlea honako hau izan da: Aixerrota institutuko Maria Larrazabal Colina. Zorionak!!. guztioi. Zozketaren bideoa youtuben dago eta Ibar Ezkerra Lanbide ikastolaren web-orrian aurki dezakezue (ikus alboko zutabea)

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=0rASF_mvPEs

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.


Utzi iruzkina: