Irudi Txokoa

Zineaz euskaraz gozatzeko gunea

Aste honetan hasiko dugu IrudiTxokoko laugarren zikloa. Hauek dituzue bi hilabete hauetan ikusi ahalko dugun programazioa. Koldo Almandozen laburmetraien emanaldia URRIAK 10, 20.00etan Herrialdea: Euskal Herria. Zuzendaria: Koldo Almandoz. Koldo Almandoz euskal zuzendariaren lana gerturatuko dizuegu bere lanari gau bat eskainiz bere lan esangurutzuenak ikusiz.  Almandoz Euskadi Irratian esatari ibilia da, The Balde aldizkariko idazle eta sortzailetako bat izan da, argitalpen desberdinak egin ditu (Higuina eder, Ur zitroi komikiak?) eta argitalpe...


IrudiTxokoa egiten hasi eta gutxira, Gasteizen kafe-antzoki bat egiteko proiektua planteatu zen.Gure aldetik, euskarazko zinearen egoera ikuspegi zehatza edukita eta zine mundua duen etorkizuna ikusita, ezin bestekoa ikusten dugu euskara zinerako udal areto digital bat gauzatzea. Eta kafe-antzoki bat egin behar bada, hor dugu toki egoki bat euskarazko zine aretoa izateko.Faktore ugarik eramaten gaituzte planteamendu hau egitera. Zine komertzialaren egoera larria zine areto itxierak sortuko ditu batetik, bestetik zine aretoen digitalizazioak banaketa eta produkzioak erabat gutxituko ditu, zi...


Aurkezpena

1
iruditxokoa 1456148003398 Irudi Txokoa | 2008-09-29 10:30

Ongi etorri Irudi Txokoko blogera.Ezagun ez gaituzuenontzat, Irudi Txokoa Orhum Zineklubetik 2007ko udazkenerako Gasteizko Gauekoak programarako sortu genuen euskarazko zine zikloa da.Gauekoekin zine ekintza bat egiteko proposamena genuen. Ostiraletako zine estreinaldien aurka jendea erakartzeko zerbait berezia behar genuela ikusi genuen, bestela inor ez etortzeko ez zuelako merezi lanik hartzea. Eta buruari asko eragin ondoren inor eskaintzen ez zuen zine eskaintza bat egitea otu zitzaigun: euskaraz zinea ematea.Proposamen batzuentzat ausart, eta beste batzuentzat zoroa, Gasteizen euskara ...