Irudi Txokoa

Zineaz euskaraz gozatzeko gunea

Esan dizuegunez, Crash filmaz egingo dugun emanaldia aukera bakarra izango duzue euskaraz ikusteko urte askotan, aurrerago ikusteo aukerarik sortuko balitz, eta aukera ez sortzea zihurrena da.Nola liteke euskarazko bikoizketa egonik aukera bakana egotea filme hau euskaraz gozatzeko? Ikus dezagun filme honen euskarazko bikoizketak izan dituen gora-beherak.Zine estreinaldia izan zenean, gaztelerako bikoizketaz egin zen euskal herrian. Une hartan, ez zegoen euskarazko bikoizketa egiteko asmorik. Dvd-ea editatzeko garaia iritsi zenean, oraindik ere, euskarazko itzulpena egiteko erabakia hartu g...


Gaur estreinatzen da umeentzako filme hau. Baina ez Gasteizen. Hau ikustera joan nahi duenak kotxea har dezala Gorbeia gune komertzialeko Yelmo zinemetara joateko.Gogoratuko dizuegu filme honen nondik norakoak:2008-10-17 RH+ Sevillako banpiroaManuel Malasangre Jaunari eta bere familiari etxera bueltatzeko aukera sortzen zaie, gaztelu alemaniar batean 500 urtez, Frankfurteko Von Salchichen kondeen zerbitzura lanean egon ondoren. Interneten bidez Sevillan, beraien jaioterrian, gaztelu bat erosi dute. Tamalez bueltako bidaian Sevillara heldu beharrean New Yorken lur hartzen dute. Hiri erraldoi...


Badira egun batzu ETB3 hasi dela, festak bukatuak dira eta hasi gaitezke kate honen lehen balorazioak egiten.Lehen sorpresa, eta sorpresa zoriontzekoa, karta de ajuste ikusi genuenean, 16/9-tan dago! Bazen garaia telebistaren bat formatu hau bazela erakutsi zezan, eta ez da izan inongo kate nazionala, baizik kate autonomiko bat.Aurrerapausu galanta da, hurrena, eta katalanak lez HDTV-rako frogekin hasten diren. Badakigu oraindik ez dela garaia, batetik esparru elektromagnetikoa beteegia dagoelako itzalketa analogikoa egiten ez den bitartean, eta bestetik, oraindik ere salgai dauden telebist...


Ostiral honetan jarriko dugun filma, 2003-ko Crash, aukera bakana izango duzue hura euskaraz ikusteko.Oraingoz, eta luzerako dirudienez, euskaraz 35mm kopia bakarrik dago. Etxetiar formatuetan aterako edizioek ez daramate. DBD-koak bikoizketa beranduago egin zelako, Blu-ray edizioa ados jarri ez direlako bikoizketa sartzeko. Eta ETB-ek filma erosi ez duenez, telebistan ezin da ikusi ere, eta oraingoz ez dirudi erosteko gogoekin denik. Oraingoz, noizbait erostea aukeBeraz, gauzak horrela, jendeak eskura ez duen filme interesgarri bat eskaintzera goakizue, eta aukera hau galduko bazenute, urt...


Ostiralean ETB3 emititzen hasi zen, eta EITB-ek beste ospatzeko batzuekin batera ospakizun haundia antolatu zuen.Hauek ziren osora ospatzeko guztiak:- ETB3-ren emisio hasierak.- Euskadi Irratiaren 25 urte urrena.- Bilboko sede digitalaren lehen urte urrena.- E!TB webgune berriaren sorrera.Alaitsua izan beharko lukeen ospakizun hontan, EITB atzetik dituen arazoen erakusgarri izan zen. Arazo hauek ez datoz atzotik, eta EITB-ek konpondu gabe jarraitzen ditu.- Askok esaten dute, ETB Bilbo telebista dela benetan. Ikusitakoak ikusi, norberak atera ditzala kontuak. Euskadi Irratiako 25 urteak ospa...


Astero zineetan filme piloa estreinatzen da. Aste arrunt baten 8 edo izan ohi dira erraz.Nola jakin aurretiaz zein filme estreinatuko diren eta interesgarri deritzogun filme bat noiz estreinatuko den? Urteak daramatzagu honetan sartuta, eta gu barruan egonda ez zaigu erraz gertatzen hau jakitea.Filme ugarik bere data estreinatuko direnen arabera datak aldatzen dituzte. Batzuk data aldaketa estreinatuko beharko litzatekeen datatik aste aurrean jasaten dute aldaketa. Filme haundiak izan ohi dute data oso jakin bat, baina filme txikiak eta alternatiboak ez dabiltz horrela. Gainera, filme haund...


Barton films bere hurrengoko euskarazko zine estreinaldiak aurkeztu ditu.2008-10-17 RH+ Sevillako banpiroaManuel Malasangre Jaunari eta bere familiari etxera bueltatzeko aukera sortzen zaie, gaztelu alemaniar batean 500 urtez, Frankfurteko Von Salchichen kondeen zerbitzura lanean egon ondoren. Interneten bidez Sevillan, beraien jaioterrian, gaztelu bat erosi dute. Tamalez bueltako bidaian Sevillara heldu beharrean New Yorken lur hartzen dute. Hiri erraldoi horretan abentura berri eta ezberdinak biziko dituzte, martiztarrekin,  inmobiliarietako espekulatzaileekin eta Ameriketako Banpiro...


IrudiTxokoa egiteko, banatzaile askorekin hizketan gabiltz eta gai piloaren jarraipena egiten dugu. Horietako bat, Juanma Bajo Ulloa Gazteitar zine zuzendariaren lehen filmeen dvd edizioa izan da.Luze jo du, benetan luze, bere lehen bi filmeen edizioa ateratzea. Bi urte edo gehio badira Avalon heurak ateratzeko lanean dabilela. Arazo ugari sortu eta konponduz joan dira edizio benetan zainduak ateratzeko.Azkenik, azaroaren 26an atera behar dute 3 diskako edizioan "Alas de mariposa" eta "La madre muerta". Baina "Alas de mariposa" koxka batekin aterako da, euskarazko bikoizketa ez du eramango,...


2008ko urriak 10, euskararen historian egun historikoa izango da, IrudiTxokoaren laugarren hiruhilabetea hasten da. Eta noski, ETB3 hasten da ere, goizeko hamarrak inguruan.TDT-ak telebista kate kopurua haunditu du, eta bide berean, EITB-ek dituen kate kopurua ere. Euskal herri mailan, 4 kate izatera helduko da. Gaur arte, bi kate berrientzako tokia internazional emisioentzako egiten zuten ETBSat eta CanalVasco-rekin bete ditu.Gaur, ETB, hirugarren katea hastera doa eta ETB4 datorren urtean hasteko asmoa dago. ETB3 sartu ahal izateko TDT-tik ETBSat eroriko da, ETB CanalVasco ETB4 heltzean k...


Gai hau azaltzeko, gauza bat azaldu beharrekoa da aurretik: zein telebista kate ditugu euskarazko emanaldiak ematen?Denek ETB1 erantzungo zenukete, baina badira beste kate batzuk. Ikus ditzagun:- ETB2, programaren bat hortik galdua ematen dabil, bereziki igande goizetan meza santua, duela hilabete batzuk badirela, ETB1 igande goizetan umeentzako programazioa izorratzea ekidituz.- EITB talderaren ETBSat eta CanalVasco. TDT, satelite eta plataforma digital desberdinen bidez jaso daitezkeenak, programazioaren zati bat euskaraz dutenak.- LaSexta.LaSexta? Bat baino gehiago ez du esperoko, baina ...